Albisteak

Kazuo Ishiguro-ren "Egunaren hondarrak" plazara

Asteazkena, 2018-11-14

Amaia Apalauza eta Iņigo Roquek itzulia plazaratu du Elkar argitaletxeak Kazuo Ishiguroren Egunaren hondarrak. Jokin Zaitegi Itzulpen Saria jaso ostean publikatu dute 2017ko Nobel saridunaren liburua, Arrasate Euskaldundu Dezagun

Sinopsia:

Maiordomo perfektua da Stevens: itzal bat bezain isil eta diskretua, beti jaunaren esanetara, egoerarik larrienean ere lasai eta eraginkor. Jaun handien zerbitzari leial izatean datza haren handitasuna, eta hamarkada luzetan horretan jardun izanak ematen dizkio bere bizitzari zentzua eta harrotasuna. Aspaldi luzean ez bezala egun libre batzuk dituela eta, lankide izandako Kenton andereņoari bisita egitea erabakiko du, eta bere bizitzari errepasoa egiteko baliatuko du bidaia.

Duela ia ehun urteko handiki ingelesen unibertsoa zehatz eta doi erretratatzearekin batera, bi mundu-gerren arteko une historikoari argi berria ematen dio Ishigurok, eta izaera konplexu baten azpildurak dotorezia eta ņabardura harrigarriz erakutsi, lanbidezko mirabetzak norainoko gogo-morrontza eragin dezakeen frogatuz, sentimenduei hoztasunez eusteak zenbateraino ekar dezakeen nortasunaren irentzea.

Booker sari prestigiotsua eta mundu osoan aho batezko onespena lortu zituen eleberri honek, film baten bidez are ezagunago bilakatu zen gero, eta egilearen Nobel sariak biribildu du haren ospea. Orain euskaraz dasta dezakegu, Amaia Apalauza Ollok eta Iņigo Roque Eguzkitzak Zaitegi bekaren laguntzaz egindako itzulpen bikainari esker.

egunaren hondarrak

Kazuo Ishiguro 1954an jaio zen, Nagasakin (Japonia). 1960an Ingalaterrara joan zen bizitzera familiaekin, eta hango kulturan integrtu, ingelesezko egungo idazle handienetako bat bihurtzeraino. Eleberri hauen egilea da: A Pale View of Hills (1982), An Artist of the Floating Word (1986), The Remains of the Day (1989), The Unconsoled (1995), When We Were Orphans (2000), Never Let Me Go (2005), The Buried Giant (2015).

Sara Danius

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)