Albisteak

Kulturgintza gogoetagai Elgoibarko "Euskara ala ezkara" zikloan

Osteguna, 2018-09-27

Kulturgintza izango da Elgoibarko "Euskara ala ezkara" zikloaren ardatza. Hainbat arte diziplinetako zein kulturgintzako 21 lagunekin osatu dute egitaraua, hitzaldi, mahai-inguru eta emanaldiez osatuta. Irailaren 28a bitarte eman daiteke izena.

Kulturgintza izango dute gogoetagai Elgoibarko Euskara ala ezkara" zikloan. Horretarako 21 sortzaile eta kultur eragile gonbidatu dituzte bertara, kulturgintzaz gogoeta egitra zein emanaldia eskaintzera: literatura, musika, bertsoa, antzerkia... Irailaren 28a baino lehen eman behar da izena; matrikula 30 eurokoa da, pintxo-bazkaria barne (ikus HEMEN).

2018-07-04_2017-10-04_uxue_allberdi_maripaz_esteban_elgoibar_pub (Irudian, iazko argazki bat, Barren).

Elgoibarko Izarra euskaltzaleen topaguneak eta Elgoibarko Udalak Gotzon Garate zenaren oroimenez urtero antolatzen duten zikloak hamar urte beteko ditu aurten. Honatx egitaraua osorik:

9:30 Ongi etorri Elgoibarrera!

9:45 Euskara ala ezkara

+ Sarrerakoa: Uxue Alberdi eta Aitor Nova.

+ Garena guztiona balitz: Gotzon Barandiaran.

10:30 Pentsatu eta gozatzeko:

+ Egoeraren diagnosia: Lorea Agirre.

+ Azken aurreko manifestua: Harkaitz Cano.

11:30 - 12:00 Kafea eta pastak

12:00 Musika eta euskal kontzientzia: Odei Barroso eta Ines Osinaga.

12:30 Antzerkia euskaratik eta euskaraz? Oier Guillan eta Ander Lipus.

13:00 Zertarako makinak eta erremintak? Gorka Arrese.

13:30 Pintxo-bazkaria.

15:00 Mursego.

16:00 Mahai-ingurua: Gazteak, kultura eta euskalgintza:

-Gidaria: Itziar Ugarte

-Parte hartzaileak:

+ Peru Iparragirre

+ Paul Beitia

+ Edurne Azkarate

17:00 Egunak emandakoaren laburpena, bertsotan: Ane Labaka eta Nerea Ibarzabal.

18:00 Kontzertua: Amorante! (Kultur Etxeko Sotoan)

Egun osoan muralgintzan: Malen Amenabar eta Mariņe Arbeo (Txakur Gorria)

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)