Albisteak

LIV. Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien oinarriak

Asteartea, 2018-02-06

Kutxa Fundazioak, Kutxa Donostia Hiria literatura Sarien deialdia luzatu du; oraingoan LIV. edizioa da, eta antzerki nahiz kontakizun-liburua modalitateetan egin da deialdia, euskaraz eta gaztelaniaz. 15.000 euro izango dira antzerki modalitaterako, 10.000 euro kontakizun-liburua modalitaterako. Originalak jasotzeko epea 2018ko apirilaren 30era artekoa da, eta epaimahaiaren erabakia 2018ko irailaren 8an jakinaraziko da.

Aurreko edizioan saritutako egileak elkarrizketatu genituen Hitzen Uberanen:

-Aritz Gorrotxategi, narrazioa: Zer egingo dugu orain opariekin.

9788490677186

-Luis Elizetxea, antzerkia: Argiaren hautsa.

argiaren hautsa

AURTENGO OINARRIAK:

1. Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein delarik berorien nazionalitatea, jatorria edota bizilekua; lan originalak eta lehendik argitaragabeak eta inongo literatura-lehiaketatan saririk eskuratu gabeak aurkeztu ahal izango dira; baldintza hauek guztiek indarrean iraun behar dute epaia ematen den unera arte. Lanaren egileak Sariketara aurkezturiko lanaren autoretza ziurtatu behar du, eta ez dela beste lan baten kopia edo aldaketa, eta ez dela zendutako egile batena ere.

Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sari hauetara ezingo dira aurkeztu lehiaketaren edizio honetan Epaimahaikoak direnak.

2. Obrak DIN A4 formatuko orritan aurkeztuko dira (210 x 297 mm), tarte bikoitzarekin mekanografiatuak eta alde bakarretik idatziak. Lan bakoitzaren kopia bat imprimatuta bidali beharko da, helbide honetara: “2018ko Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak”, Gureak Marketing. Illarra bidea, 4. 20018 Donostia, eta kopia bat PDF formatuan hona: literatursariak@kutxa.eus. Lanak onartzeko epea 2018ko Apirilaren 30ean itxiko da.

3. Obrak izenburuaz bakarrik identifikatuko dira. Ez dute, beraz, egilea nor den adierazteko moduko xehetasunik izan behar. Eta aparteko kartazal itxi batean sartuko da, egilearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia eta ondorengo datuak: izena, abizenak, helbidea, telefonoa eta e-maila; kartazalaren kanpoaldean, berriz, obraren titulua eta zein modalitatetara aurkezten den aipatuko da, besterik gabe.

Halaber, ezinbestekoa izango da adierazpen sinatua bidaltzea argi eta garbi onartuz Sariketa honen oinarriak eta baldintzak, ziurtatuz lana ez dagoela erabaki zain beste Sariketaren batean eta egileak bere esku dituela obrari buruzko ustiapen-eskubide guztiak edozein formatan eta modalitate guztietan. Ezin izango da lan bera bi hizkuntza desberdinetan aurkeztu.

4. Kutxa Fundazioak Epaimahai bana izendatuko du sail bakoitzerako, eta horien erabakia apelaezina izango da. Literatura Lehiaketa honetan parte hartze hutsak oinarrion erabateko onespena adierazten du. Oinarri hauetan aurreikusi gabeko gorabeheraren bat sortzen bada, sailean saileko Epaimahaiak ebatziko du.

5. Lan irabazleen izendapena, plikak irekitzea eta saridunen aldarrikapena Donostian egingo da, 2018ko Irailaren 8an, 13:00etan. Sariak emateko eguna erabakiaren berri ematen den egun berean jakinaraziko da.

6. Sarietako edozein gerta daiteke eman gabe, aurkeztutako lanek behar bezainbateko kalitate-mailarik ez baldin badute. Epaimahaiek ez dute aintzat hartuko 2018ko Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarietara obrak aurkezteko epemugatik epai-egunera bitartean beste Lehiaketaren batean saritua izan den obrarik, horren berri jakinez gero.

7. Horrela, bada, egilearen betebeharra izango da aurkeztutako obraren inguruan eta 6. oinarrian adierazitako epealdiaren barruan gerta daitekeen edozein aldaketaren berri ematea, idatziz, helbide honetara zuzenduta: Kutxa Fundazioa – Tabakalera – Andre Zigarrogileak plaza, 1. 20012 Donostia.

8. Berebat, Epaimahaiak hautatutako ezein lan ez da behin betiko irabazletzat aldarrikatuko harik eta oinarri hauetako 1. eta 6. puntuetan aditzera emandako baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu arte.

9. Kutxa Fundazioak beretzat gordetzen du, esklusiban, epai-egunetik aurrera kontatzen hasi eta gehienez ere sei hilabeteko epearen barruan, lan sarituak argitaratzeko eskubidea (zuzenenan edo beste argitaletxe baten eskutik). Aipaturiko epealdi hori igaro ondoren, egileena izango da beren obrekiko eskubide osoa, baina, obra horien hurrengo argitalpenetan, irabazitako sariaren aipamen zehatza jaso beharko da.

10. Saritu gabeko lanak eta hauei dagozkien plikak ez dira itzuliko, desegin baizik, 2018ko Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sarien irabazleen aldarrikapena egin ostean. Aurkeztutako lanen egileekin ez da korrespondentziarik izango, eta aurre-epaileei dagokienez, hauek ez dute hautatuak izan diren tituluei buruzko inolako informaziorik emango.

11. Sariei eta oinarriei buruzko kontsultak helbide honen bidez egin daitezke: literatursariak@kutxa.eus.


MODALITATEAK ETA SARIAK

EUSKARAZKO KONTAKIZUN-LIBURUA

Zeinahi gai eta eratako narrazioentzat, 100 orrialdetik gora, DIN-A4 orrietan eta lau kontakizunekin gutxienez.

Saria: Garaikurra eta 10.000 euro.

EUSKARAZKO ANTZERKIA (Literatura dramatikoa)

Zeinahi gai eta aldaera dramatikozko antzerki-obrentzat, ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak eta gutxienez 75 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak izanez gero.

Saria: Garaikurra eta 15.000 euro.

GAZTELANIAZKO KONTAKIZUN-LIBURUA

Zeinahi gai eta eratako narrazioentzat, 100 orrialdetik gora, DIN-A4 orrietan eta lau kontakizunekin gutxienez.

Saria: Garaikurra eta 10.000 euro.

GAZTELANIAZKO ANTZERKIA (Literatura dramatikoa)

Zeinahi gai eta aldaera dramatikozko antzerki-obrentzat, ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak eta gutxienez 75 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak izanez gero.

Saria: Garaikurra eta 15.000 euro.

Gipuzkoako Foru-Aldundiak egindako salbuespenari esker, Sari hauek ez daude P.F.E.Z. zergari atxikiak.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)