Albisteak

"Macbeth" estreinatuko dute asteburuan euskaraz

Asteazkena, 2019-02-06

Bilboko Arriaga antzokiak ekoiztua, William Shakespeareren Macbeth estreinatuko dute asteburu honetan lehenik asteburu honetan euskaraz, eta datorrenean gazteleraz. Alex Gerediagak zuzendu du obra, eta Jon Gerediagak egin du euskarazko egokitzapena. Aktoreen zerrenda ikusgarria dakar obrak: Mikel Losada, Miren Gaztaņaga, Kepa Alesso, Iņigo Aranbarri, Florentino Badiola, Arrate Etxeberria, Sandra Fdez. Aguirre, Na Gomes, Gabriel Ocina, Pako Revueltas, Leire Ucha, Maria Urcelay.

Khea Ziater konpainia gidatzen duen Alex Gerediagak zuzendu du William Skakespeareren bertsio hau. Horretarako, bere antzezlanetan ohiko ezaugarrietatik biatu da: batez ere zinemaren erreferentziak hartu ohi ditu Khea Ziaterrek bere obretan, eta Macbethen bertsio honetan ere hala izango da. Besteak beste, irudien proiekzioekin uztartu ohi dute zuzeneko aktoreen lana.

Estetikarekin jarraituta, egileek aurkzpenean aipatu zutenez "irudimenez betetako ikus-entzunezko proiekzioak, argi joko liluragarriak eta antzezlanean oso pisu handia daukan eta soinu-banda". Musika Belako taldearena izango da, eta ia obra osoan jarraian entzun ahal izango da, "une batzuetan lehen planoan, beste batzuetan laguntzeko atmosfera gisa".

Belaunaldi kide den antzezle talde ikusgarria bildu dute ekoizpen honetarako: Mikel Losadak jokatuko du Macbeth-ren rola, eta Miren Gaztaņagak Lady Macbeth-ena. haiekin batera  Kepa Alesso, Iņigo Aranbarri, Florentino Badiola, Arrate Etxeberria, Sandra Fdez. Aguirre, Na Gomes, Gabriel Ocina, Pako Revueltas, Leire Ucha eta Maria Urcelay.

Macbeth-i buruz

Macbeth, bere merituak direla eta, Shakespeareren tragedia handienetakoa da. Istorio zirraragarria osatzeko elementu guztiak ditu: aginterako neurririk gabeko nahia, gerrak, sorginkeriak, mamuak, engainuak, traizioak eta indarkeria asko. Emaztearen nahiak bultzatuta ahalik eta botere gehien lortzeko duen itxaropenak, ustez zintzoa den gizona tirano odolzale bilakatzen duela erakusten digu, eta gaiztakeria horrek paranoiara, zoramenera eta, ezinbestean, erabateko galbidera daramala.

mcbeth2

Euskarazko emanaldiak

Osteguna, otsailak 7. 11:00etan

Larunbata, otsailak 9. 19:30ean

Igandea, otsailak 10. 19:30etan

Astelehena, otsailak 11. 11:00etan

Asteartea, otsailak 12. 11:00etan

Sarrerak

Salgai www.teatroarriaga.eus helbidean, 946 850 850 telefonoaren bitartez edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.

Gaztelaniazko emanaldiak otsailaren 14ik 17ra izango dira.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)