Albisteak

Miren Asiainek irabazi du Etxepare saria

Astelehena, 2012-03-05

Nafarroako hainbat toki entitatek, haien Euskara Zerbitzuen bitartez, Nafarroan literatura sari esanguratsu baten hutsunea zegoela ikusirik, eta, beraz, literatur lehiaketen alorrean erreferentzia izanen zen saria sortzeko xedearekin, Etxepare literatur sariak antolatu zituzten 2004an. Album ilustratuak dituen ezaugarriengatik, garestia da bere produkzioa. Argitaratzeko zailtasun hori bihurtzen da, hain zuzen, albumak sortzeko oztopo nagusi. Beraz, Etxepare sariaren helburuak betetzeko ez da nahikoa saria ematearekin, lanak argitaratzen ere lagundu behar da. Horrela, saritutako lana Pamiela argitaletxeak argitaratzen du.

Azken edizioan, 16 izan dira Etxepare sarira aurkeztu diren lanak baina epaimahaiak Miren Asiainen (Iruņea 1988) "Hara!" lana goraipatu nahi izan du. Atzokoan egin zen sari banaketa eta argazkian dira saritua izan den sortzailea eta epaimahaiko zein antolatzaileetako kide batzuk.

Pamiela argitaletxeak argitaratuko du lan hau euskaraz, 2012. urtean zehar. Horretaz gain, 6.000 euro eskuratu ditu Asiainek, egile eskubideen aurrerapen moduan.?

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)