Albisteak

'Neguko gaba' abiapuntu duen poesia lehiaketa

Asteartea, 2018-10-16

Mungiako Udalak Lauaxeta Olerki Lehiaketaren edizio berri bat iragarri du. Lan guztien artean bi sari banatuko ditu epaimahaiak: lehenak 800 euro irabaziko ditu eta bigarrenak 500 euro. Parte hartzeko epea azaroaren 12an amaituko da. Egile guztiek baldintza hau bete beharko dute: aurkeztuko den lanak Neguko gaba izenburua eramango du.

Lauaxeta Olerki Lehiaketa 2018

1.- Lanak euskaraz baino ezingo dira aurkeztu.

2.- Lan guztiek edukiko dute izenburu bera: "Neguko gaba".

3.- Gaia: izenburu horren interpretazio librea.

4.- Sari bi emango dira: lehenengoa 800 eurokoa eta bigarrena 500 eurokoa.

5.- Aurkeztutako lanek  gutxienez 100  bertso-lerrokoak  izan beharko dute, eta gehienez, 200ekoak. Egileak askatasun osoa edukiko du bere gustuko ahapaldiak, neurriak eta errima erabilteko.

6.- Lanak jatorrizkoak izango dira, inoiz argitaratubakoak eta aurretik best elehiaketa edo sariketa baten ezelango saririk jaso bakoak. Ez dira originaltzat hartuko beste hizkuntza batetik itzulitako lanak.

7.- Lehiaketa honetan edozeinek hartu aha lizango du parte, bere nazionalitatea eta bizilekua edozein dela ere.

8.- Paperean eta euskarri digitalean aurkeztu beharko dira, makinaz edo ordenagailuz idatziak, lerroen artean tarte bikoitza itxita. Kopia guztiak, paperekoak (3 kopia) eta digitala,  gutun  itxi  baten  barruan  aurkeztu  beharko  dira,  egilearen ezelango aipamen barik. Aipatutako kopia horrekin batera beste gutunazal itxi bat sartuko da honako datuok kanpoko partean idatzita: Lema eta ezizena.

Gutunazal itxi horren barruan datu eta dokumentu hauek sartu beharko dira:

-Izen-abizenak eta helbide osoa.

-Helbide elektronikoa.

-Harremanetarako telefonoa.

-Egilearen  aitorpena,  ziurtatzen  duena  lan hori idazlan originala eta argitaratubakoa dela, ez dela beste lehiaketa baten saritu eta ez dela itzulitako lana.

9.- Lanak Mungiako Udaleko HAZen (Mungiako Udaletxea, Trobika 1, 48100 Mungia)  aurkeztuko dira. Aurkezteko epea  2018ko zemendiaren 12an amaituko da.

10.- Epaimahaia Mungiako Udalak izendatuko du. Epaimahaiak  bere esku  izango  du  oinarri hauek  interpretatzea, baita, kasua balitz, saria eman barik uztea ere. Epaimahaiak emandako erabakia ezingo da apelatu. Sarituek eurek joan beharko dute sari-banaketara, baina joan ezin badira, ordezkoa bidali beharko dute. Epaia Mungiako Udalaren web-orrian argitaratuko da.

11.- Udalak eskumena izango du, bere kontura edota argitaletxe pribatu zein publiko bategaz egindako hitzarmenaren bidez, egoki deritzon beste argitalpen egiteko.

12.- Saritu gabeko lanen egileek, hiru aste izango dituzte epaia jakinarazten denetik gora euren lanak jasoteko. Halan egin ezean, lan horiek apurtu egingo dira.

13.- Lehiaketa honetara aurkezten denak oinarriok onartu beharko ditu.

 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)