Albisteak

Nekatoenean literatur egonaldia egiteko deialdia

Asteartea, 2018-05-29

Zortzigarren aldiz Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Itsasbazterreko CPIEk eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) idazleek literatur egonaldia egiteko deialdia zabaldu dute. Idazle hautatua 2018ko urria eta azaroa bitartean lau astez Hendaiako Nekatoenean lan egin ahal izango du, Anton Abbadiaren gazteluaren inguruko paraje ederrean.

Euskal literatura egonaldia 2018

Zortzigarren aldikoz, Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Itsasbazterreko CPIEk eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratzen dituzte gazte literatura egonaldi baten antolatzeko 2018an, Hendaian. Egonaldia euskal idazle guziei zuzentzen zaie.

TOKIA : Nekatoenea – Abbadia Eremua - 64700 HENDAIA

DATA : 2018ko urria eta azaroa bitartean

IRAUPENA : lau aste

ARTISTARI EMAN BEKA : 1000

ARTISTAREN ATERBETZEA: Tailer-apartamendu bat artistaren esku ezarria izanen da lau asterako Hendaiako Abbadiako Eremuan, « Nekatoenea » deitzen den etxean. "Nekatoenea" Abadiako Eremua babestuan izanik, idazleak beharko ditu bertako arauak kontutan izan (bizikleta eta zakurrak debekatuak, parkinga 700 m.tara).

EKOIZPEN ETA BALORAZIO BALDINTZAK: Egitasmoak bi zati ukanen ditu, eta ondokoak beharko dira ongi errespetatu :

1-Gazte literatura sorkuntza (hilabete batez), Hendaiako "Nekatoenea" etxean. Artistaren esku utziko da ekoizpen motaren eta lan gaien hautua, kontuan harturik literatura sorkuntza euskaraz eginen dela.  Programa horren xedea euskal kulturaren aniztasun osoa baloratzen duten proiektu berritzaileak gazteengan eta gazteekin sustatzea da.

2- Ikasle gazteekin jarduera bat 12 urtetik gorako ikasle talde batekin. Idazleak bere idazlanari buruz proposatu nahi duen lana. Ikasturte hasieran hitzartuko du irakaslearekin eta 2018-2019 ikasturte bitartean antolatuko du ikasleekin 12 orduz elkartuz. Jarduera honek Hego Lapurdiko Hirigune eta DRACeko EAC programaren barnean izanen da horien finantzaketa berezia izanik.

AURKEZPEN EPEAren BUKAERA: 2018ko ekainaren 19a

HAUTAKETA Epaimahai batek du hautua eginen, hautagaitza txostenak aztertu ondoren. Partaide egitura bakoitzak ordezkari bat izendatuko duelarik epaimahaian parte hartzeko. Txostenak (egitasmoa, CVa, erreferentzia literarioak, etabar) hiru helbide hauetara igor daitezke, edo mailez, edo postaz, 2018.eko ekainaren 19a baino lehen.

EMAITZA Erabakiarentzat erantzuna e-postaz igorriko zaie hautagai guziei.

 

EUSKAL ITSASBAZTERREKO CPIE  (Aintzane Lasarte)

www.nekatoenea.eu - cpielittoralbasque.sorkuntza@hendaye.com

Larretxea, rue Armatonde karrika,

64700 Hendaia Tel.

(33) 559 20 37 20 – (33) 672 62 59 82

 

EUSKAL IDAZLEEN ELKARTEA – EIE

www.idazleak.eus

eie@idazleak.eus

Euskal Idazleen Elkartea

Zemoria kalea, 25 • 20013 Donostia (Gipuzkoa)

Tel : (34) 943 27 69 99

 

EUSKAL KULTUR ERAKUNDEA – EKE

www.eke.eu

etchegoin@eke.eus

Lota jauregia - 64480 Uztaritze

Tel. (33) 559 93 25 25

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)