Albisteak

"Neguko egunerokoa", idazleari gorazarre egiten dion nobela

Paul Austerren autobiografia kutsua duen lana itzuli du Oskar AranakOsteguna, 2015-10-01

Paul Austerren Neguko egunerokoa ekarri du euskarara Txalapartak. Oskar Arana itzultzailea arduratu da egokitzapenaz. Adinean, negura iritsi den idazle baten kontakizuna da eguneroko honetan islatzen dena.  Begirada samur batez idatzia dagoela dio Oskar Aranak, “bere buruarekiko adiskidetasun moduko bat sumatzen dut nik. Agian berezkoa du Austerrek begirada hori. Dena den, tragedia guztien hondarrean bada arrasto gizatiar bat”, eta hemen ere halakorik badela dio itzultzaileak.

Bere bizitza hartzen du hizpide, eta hasi, bere gorputzaren behaketa eginez hasiko da. Baina bere bizitzaren erradiografia egiteko garaian, lekuek ere garrantzia handia dute. New Yorken izan dituen bizitokiak baliatzen ditu, esate baterako. Nobelan zehar, Paul Austerrek barrurantz eta kanporantz zuzentzen du begirada. Oskar Arana itzultzaileak azpimarratu duenez, “berak duen erraztasunaz”.

 

 

Sormenaz, idazteaz ere mintzo da Paul Auster Neguko egunerokoa-n. Bera nola bihurtu zen idazle azaltzen du Austerrek.

Kutsu autobiografiko handia du nobelak eta besteak beste, familiaz ere mintzo da.  “Hor ere zer kontatua badu”, Aranak aipatu duenez. Aitarekin ezin asmatu, amarekiko gatazkak... Halako zertzelada psikoanalitiko batekin.

Adinean, negura iritsi den idazle baten kontakizuna da eguneroko honetan islatzen dena.  Begirada samur batez idatzia dagoela dio Oskar Arana itzultzaileak, “bere buruarekiko adiskidetasun moduko bat sumatzen dut nik. Agian berezkoa du Austerrek begirada hori. Dena den, tragedia guztien hondarrean bada arrasto gizatiar bat”, Eta hemen ere halakorik ere badela dio itzultzaileak.


 

Idazleari gorazarre

Gorputza, sexua, bizitokia... Paul Austerrek hari mutur horiek –eta beste batzuk–baliatzen ditu kontakizuna bideratzeko garaian. Mikel Soto Txalapartako editorearen ustez, idazleari eginiko gorazarrea da Neguko egunerokoa. Ondoko bideoan azaltzen du:

 


 

Auster

Idazle, gidoilari, zinegile 

Paul Auster (New Jersey, 1947) Ikasle garaian literatura frantsesa itzultzen hasi zen eta Parisera joan zen. Han hirurogeita hamargarren hamarkadan itzultzaile, zinema gidoilari eta idazle bezala trebatzen joan zen aparteko arrakastarik lortu gabe. Laurogeigarren hamarkadan bere lanak argitaratzen hasi zen (Gosearen artea, 1982) eta pixkanaka idazle estatubatuarren artean ezagun egiten hasi zen. Garai honetakoa da New Yorkeko trilogia (1985-1986) famatua edo Ilargiaren jauregia (1989). Laurogeita hamargarren hamarkadan gorako ibilbide honi eutsi zion (Tombuctu, 1997) eta ospe handiko idazlea zela, zinemaren mundura hurbildu zen, Smoke (1995) edo Blue in the face (1995) filmen gidoiak idatziz, zein Lulu on the bridge (1998) filma zuzenduz.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)