Albisteak

Poesiaren hausturak aztertuko dituzte Bilbon

Astelehena, 2017-10-16

Gaurtik hasita hilaren 25era arte, Bilbaopoesia jaialdia antolatu dute Bilboko Bidebarrieta kulturgunean, Hausturak hizpide harturik. Hainbat hitzaldi, elkarrizketa eta errezitaldi egingo dituzte, eta jaialdiak etorkizunera begiratzen badu ere, edizio honetan bi egun eskaini dizkiote Pott literatur bandari, hain zuzen ere aurten bete baitira 40 urte hura sortu zenetik.

Aurten, Hausturak ipini diote izenburu Bilbaopoesia jaialdiari. Hona hemen egitarau osoa:

URRIAK 16

19:30 – Bidebarrieta liburutegia

GABRIEL ARESTIREN EGUNA. “GABRIEL ARESTI ADISKIDEEN BEGIETAN”

Hizlariak: Ángel Zelaieta (Mallabia, 1940), Josu Torre (Mungia, 1947) eta Karmelo Landa (Ea, 1952)

Moderatzailea: Asier Amezaga (Getxo, 1986)

URRIAK 17

19:30 – Bidebarrieta liburutegia

Poesia errezitaldia “HAMBRIENTO”

NACH (Albacete, 1974)

Piano-jotzailea: Daniel Catalá

URRIAK 18

19:30 – Bidebarrieta liburutegia

Poesia errezitaldia. “EL DIÁLOGO ENTRE LA PALABRA Y EL CUERPO”

Poetak: Elvira Sastre (Segovia, 1992), Kirmen Uribe (Ondarroa, 1970) eta Raquel Lanseros (Jerez de la Frontera, 1973)

URRIAK 19

19:30 – Bidebarrieta liburutegia

Poesia-errezitaldia: “LA VOZ RENOVADA”

Poetak: Constantino Molina (Albacete, 1985), Garazi Ugalde (Lezo, 1988)?, Marta López Vilar (Madrid, 1978), Martha Asunción Alonso (Madrid, 1986) eta Rodrigo Olay (Noreña, 1989)

URRIAK 20

19:30 – Bidebarrieta liburutegia

Poesia-errezitaldia: “ROMPIENDO MÉTRICA”

Poetak: Escandar Algeet (Palencia, 1984), Loreto Sesma (Zaragoza, 1996), María Leach (Barcelona, 1979) eta Miguel Gane (Rumania, 1993)

URRIAK 21

20:00 – Bidebarrieta liburutegia

KROKE taldearen kontzertua

Disko berria aurkeztuko dute: “TRAVELLER”

URRIAK 23

19:30 – Bidebarrieta liburutegia

Musika eta hitza: “INTRODUCCIÓN AL MUNDO CREATIVO DE KEPA: RUPTURA, EVOLUCIÓN Y FUTURO”.

Parte-hartzaileak: Kepa Junkera, Ibon Koteron, Argibel Euba, Iñigo Olazabal, Agurtzane Elustondo eta Sorgiñak

URRIAK 24

19:30 – Bidebarrieta liburutegia

Elkarrizketa: POTT BANDA; LITERATURA ETA MUSIKA.

Hizlariak: Bernardo Atxaga (Asteasu, 1951), Joxemari Iturralde Jimu (Tolosa, 1951) eta Ruper Ordorika (Oñati, 1956)

Moderatzailea: Jon Kortazar (Mundaka, 1955).

URRIAK 25

19:30 – Bidebarrieta liburutegia

Elkarrizketa eta film-laburren emanaldia: POTT BANDA; ZINEMA.

José Julian Bakedano (Durango, 1948) eta Nekane Zubiaur (Bilbao, 1979)

Film laburrak:

“BI (A MAN RAY FOR MARCEL DUCHAMP)”, 1972

“IKUSKA 9?, 1990


GONBIDAPENAK, SARRERAK ETA STREAMING BIDEZKO JARRAIPENA

Gonbidapenak behar dira biharko poesia-errezitaldira eta hilaren 23ko saiora joateko. Lehen kasuan, Bidebarrieta liburutegian bertan jaso ditzakezue Hambriento errezitaldia ikusteko gonbidapenak, goizez (10:00-14:00) zein arratsaldez (17:00-20:00). Kepa Junkeraren saioa ikusteko, berriz, urriaren 16tik 23 bitartea jaso ditzakezue gonbidapenak Bidebarrieta liburutegian, asteburuan izan ezik, eta aurrez aipatutako ordutegian. Bi kasuetan, pertsonak bakoitzak bi gonbidapen jaso ditzake gehienez ere. Kroke taldearen kontzertua ikusteko sarrerak, azkenik, hilaren 20ra arte eros ditzakezue webgunean (www.bilbaokultura.eus/bidebarrietakulturgunea) edo POWER RECORDS dendan. Sarrerek 10 euro balio dute.

Bilbora hurbildu ezin baina jaialdia jarraitu nahi duenak, ekitaldiak streaming bidez ikusteko aukera izango du, zuzenean. Horretarako, jo ezazue helbide honetara: kulturguneatb.net

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)