Albisteak

"Rosa itzuli da (Erein) iraganaz betetako oso gaur egungo nobela bat da"

Asteartea, 2018-11-27

20 urte pasa dira Urregilearen orduak (Erein) eleberria kaleratu zuenetik. Rosa bezala, Pako Aristi ere itzuli da nobelagile gisa. "Iraganaz betetako oso gaur egungo nobela bat da Rosa itzuli da  (Erein)".

2013an, Parot doktrina baliogabetu ondoren, ETAko militante saldo bat aske geratu zen. Gehienek hogei urtetik gora zeramatzaten preso. Zer aurkitu zuten herrira itzultzean? Une historiko horretatik abiatuta, thriller politiko bat ondu du Pako Aristik, itzulera orok dakarren zirrara gai askorekin zipriztinduz: senitarteko sekretuak, belaunaldien arteko lotura ezkutuak, hitzek errealitatearekin daukaten gatazka, ahanzturaren beharra ala oroitu ezinaren kondena, guztia kontakizun biziz eta elkarrizketa mamitsuz emana.

Aurreko astean egin zuten aurkezpen ekitaldia Donostiako udal liburutegiko sotoan. Ereinek bideo irudiz jaso zuen hedabideen aurreko agerraldia.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)