Albisteak

Sarean da Hitzen Uberan APP aplikazioa

Android zein Iphone sistemetarako egokitu daAsteazkena, 2017-03-15

Euskal Idazleen Elkarteak sustatu duen aplikazio berriari esker, gure edukiak inoiz baino eskuragarriago izango dituzu. Tablet-ean zein sakeleko telefonoan gure berri izan nahi baduzu, hemen duzu aplikazioa bereganatzeko esteka zuzena: Hitzen Uberan APP

Oraintsu sareratu bada ere, Euskal Idazleen Elkartea iaz hasi zen Hitzen Uberan aplikazioa garatzen. Arrazoi ezberdinak tarteko, ezin izan da lehenago bistaratu. Baina dagoeneko literatur zale orok doan jaitsi dezake gure edukiez osaturiko aplikazioa.


Android eta Iphone sistemetan

Android bidezko telefono zein tablet euskarrietan dagoeneko eskuragarri dago. Iphone sistemadun sakelekoak zein tabletak dituztenek ordea, itxaron egin beharko dute. Apple etxearen eskaintzan ez baita oraindik ageri. Gure aplikazioa sagardun gailuetarako prest dagoenean, jakinaraziko dugu web orrian nahiz sare sozialetan.


Funtzio nagusiak

Aplikazioa eskuratu eta ireki orduko, Agenda ataleko deialdiak agertuko zaizkigu. Funtsezko informazioa baino ez: izenburua, tokia, eguna eta ordua. Deialdi jakin bati buruzko xehetasun gehiago jaso nahi duenak, nola ez, horretarako aukera izango du. Izenburuan klik egin eta instant batean agertuko zaio deialdiaren gaineko informazio osoa, irudiak barne.

Aplikazioa003

Baina Hitzen Uberan aplikazioaren ekarpena haratago doa. Baliabide berri honen bitartez, Albisteak, Elkarrizketak, Erreportajeak, Amuak eta Bideoak ataletako edukietara iristeko aukera dago.


Diruz lagundutako ekimena

Lan hau burutzeko, Euskal Idazleen Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso du. Hitzen Uberan aplikazioaren garapen teknikoa aldiz, Dijitalidadeak burutu du.

Aplikazioa002

Aplikazioa zabaldu berritan, Agendako deialdiak bistaratuko ditu lehenbizi. Baina beste atal batzuetarako bidea ere eskaintzen du APP-ak. Aplikazioa eskuratu nahi baduzu, hauxe duzu esteka zuzena: Hitzen Uberan APP.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)