Albisteak

Sarrionandiari, esker onez

Urriaren 25etik 28ra, jardunaldiak IurretanOstirala, 2017-10-13

Iurretako Herri Bibliotekak maiz landu du Joseba Sarrionandiaren ondare literarioa. Urriaren 25ean hasiko diren jardunaldien helburua, ordea, bikoitza izango da: bere obra ezagutarazteaz gain, aitortza publiko bat egingo zaio herriko idazleari.

“Jardunaldi hauen helburua Joseba eta bere lana herritarren artean ezagutzera ematea da, Sarrionandia Iurretan eta munduan kokatuz”, Iurretako Herri Bibliotekak aditzera eman duenez.

2016ko udan hasi ziren egitarauari forma ematen. Geroztik, “antolakuntza lanetan ibili gara buru belarri, gure herriko idazleari dagokion omenaldia-aitortza egin nahi baitiogu”. Urriaren 25etik 28ra egingo diote omenaldia, egitarau oparo baten bitartez.


Idazlea eta bere obra

Esan bezala, idazleari esker ona azaltzeaz gain, idazlearen obra ezagutarazi nahi dute. “Josebaren lan literario oparoa ezagutarazi nahi dugu, beldurrak uxatuz. Jende askorentzat Joseba idazle jasoa da eta agian ez da ausartzen bere lanetara hurbiltzen, berez jasoa da kalitate handiko lanak dituen idazlea delako, baina etiketa hori gainditu eta bere lana osotasunean ezagutzera eman nahi dugu”, antolatzaileek jakinarazi dutenez. “Bere obran, hain oparoa izanda, denetik baitauka, literatur genero ezberdinak landu baititu, hainbat hizkuntzetara itzulita ere badago… Danontzako moduko Joseba dago”.

Urriaren 25etik 28ra antolatu dituzten ekitaldiekin, Iurretako Herri Bibliotekaren asmoa da “gure esku, etxe eta kaleak Josebaz zipriztintzea”.


'Josebarentzako liburua'

Jardunaldietan zehar, Joseba Sarionandiaren lan bibliografikoarekin osatu duten erakusketa egongo da ikusgai. Era berean, egun horietan Josebarentzako liburua idazten joango dira. “Jendeak ekintza ezberdinetan zehar idatzi egin ahal izango dio, eta liburu hau Josebari helaraziko zaio”.


“Hemen eta han” dokumentala

Urriaren 28an larunbata, “Joseba Sarrionandia, hemen eta han” dokumentala eskainiko dute lehen aldiz. Iurretan egingo da emankizuna, Astondo aretoan, arratsaldeko 18:30ean. Ekitaldi honetan egingo zaio aitortza Iurretako idazleari.

Hauxe da Pello Salaberriak eta Peru Magdalenak zuzendu duten ikusentzunezkoaren trailerra:


"Eskerrik asko Joseba

Iurretak Sarrionandiari" 

Urriak 25-28

Instalazio poetikoa: Joseba Sarrionandiaren esaldi eta poema zatiak Iurretako 20 puntu esanguratsutan ezarriko dira.


 

Urriak 9 eta 16

“Paperezko hegoak” 8-13 urteko haurrentzat irakurketa kluba:

“Izeba Mariasunen ipuinak”.

“Munduko zazpi herrialdetako ipuinak”.

“Ainhoari gutunak”.


 Urriak 24 asteartea

Helduen irakurketa kluba: Hilda dago poesia? (Pamiela).


 Urriak 25 asteazkena

“Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako” irakurketa publikoa.

Non: Askondo.

10:00 Maiztegi Herri Ikastetxeko L.H.-ko ikasleak.

11:30 Juan Orobiogoitia Institutuko ikasleak.


 Urriak 26 osteguna

18:30ean literatur berbaldia: “Joseba Sarrionandiaren ondarea”.

Hizlariak: Aitzpea Azkorbebeitia eta Jose Julian Bakedano. Kristina Mardarasen parte hartzea.

 

19:00etan errezitaldia: “Tempo de exilio” Isaac Xubin eta gonbidatu berezia.

Ibarretxe Kultur-Etxean.


 Urriak 27 ostirala

Haurrentzako ipuin-kontaketa

“Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako”, Dejabu Panpin Laborategia.

17:00 6-7 urte.

18:00 8-9 urte.

 

Antzerkia

“Izarrak marrazten”, Karrika taldea.

Non: Ibarretxe Kultur-Etxea.

Ordua: 19:00.

Sarrera gonbidapenarekin. Gonbidapenak jasotzeko:

Urriak 16-18ra bitartean: erroldatutakoak (H.A.Z.-en).

Urriak 19tik aurrera: ez erroldatuak Ibarretxe Kultur-Etxean.


 Urriak 28 larunbata

Ibilaldi literarioa: “Josebaren lekuak” (Josebaren lagunak).

11:00etan, elebiduna.

Hasiera: Aita San Migel plaza. Aldez aurretik izena-eman behar da:

946812726 / biblioteka@iurreta.eus

 

Ekitaldi nagusia

Non: Askondo.

Ordua: 18:30.

Iurretako Udalak herriko elkarte eta eragileen laguntzaz antolaturiko ekitaldia Joseba Sarrionandiari bere lanaren aitortza egiteko. “Joseba Sarrionandia, hemen eta han” dokumentalaren estreinaldia.

 

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)