Albisteak

Sormena, bidegabekeriari aurre egiteko tresna gisa

Osteguna, 2018-11-29

Altsasukoak Aske literatura lehiaketaren bigarren edizioa iragarri berri dute. Iaz bezala, hiru sail bereiztu dituzte: narrazio laburra, olerkia eta mikro-ipuina. 2019ko urtarrilaren 14an amaituko da lanak aurkezteko epea.

Literatura lehiaketaren bitartez helburu hau lortu nahi zuten: Altsasuko auzia delakoa hasi zenetik hona bizitako guztia modu sortzailean adieraztea. Iaz, lehenengo edizioan, 54 idazlan aurkeztu ziren. Lehiaketak izan zuen arrakasta ikusirik, bigarren edizioa antolatu dute. Hauek dira oinarriak:


II. Altsasukoak aske Literatura Lehiaketa

Partehartzaileak

Lehiaketa honetan nahi duen guztiak parte har dezake.


Sailak

Lehiaketak hiru sail izanen ditu: narrazio laburra, poesia eta mikro-ipuina.


Kategoriak

Lehiaketaren sail bakoitzean honako kategoria hauek bereiziko dira:

A)   14-18 urte bitarte.

B)   18 urtetik aurrera.


Lanak aurkezteko epea

Lanak aurkezteko epea 2019ko urtarrilaren 4an bukatuko da. Lanak honako helbide honetan aurkeztuko dira:

Santa Kruz 36

31800 Altsasu / Nafarroa


Lanak aurkezteko modua

Lan guztiak goitizen batez izenpetuko dira. Gutun-azal handiaren kanpoko aldean garbi adierazi beharko dira honako hauek: lanaren izenburua, egilearen izengoitia, saila eta kategoria. Hori guztia ‘Altsasukoak aske’ lelopean.

Barnean, testua eta aparteko gutun-azal txiki batean egilearen datuak sartuko dira orri batean idatzirik: izen-abizenak, nortasun agiriaren zenbakia, helbidea, telefonoa, e-posta.


Baldintzak

a) Lanak originalak eta euskaraz izango dira.

b) Gaia ‘Altsasukoak aske’ lelopean sortuak.

c) Lanek ondoko luzera izanen dute: olerkian 14 lerro gutxienez eta 30 gehienez; narrazioan, gehienez 2 orrialde; mikro-ipuinean, 10 lerro gehienez.

d) Literatur lanak ordenagailuz idatzirik aurkeztuko dira, Arial letra mota erabiliko da eta 12 puntuko hizki-tamaina.

e) Lanak bakarkakoak edo taldekakoak izango dira.


Sariak

Kategoria bakoitzerako bina sari banatuko dira, diploma eta ‘Altsasukoak aske’ oparia. Saridunen berri hedabideetan jakinaraziko da otsailaren 8an.


Sari banaketa

Sari banaketa otsailaren 15ean Altsasuko Iortia Kultur Gunean ospatuko den ekitaldi publikoan egingo da. Bertan lan sarituak irakurriko dira.


Argitalpena

Altsasukoak Aske antolakuntzak lanak argitaratzeko eskubidea izango du.


Epaimahaia

Epaimahaiko kideak Sakanako herritar adituak izango dira. Epaimahaiaren erabakia apelaezina izanen da.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)