Albisteak

Transgresioa ardatz, Jauzi! antzerki egunak Usurbilen

Osteguna, 2017-09-07

Muxurbil Antzerki Taldeak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak (EHAZE) Usurbilgo Udalaren laguntzarekin, transgresioaren inguruko “Jauzi! Antzerki Egunak” antolatu dituzte irailaren 14, 15 eta 16rako. Antzerki pieza laburrak, Hozkailua eta Fakiu antzezlanak, ikastaroak... hainbat euskarrirekin uztartuko dituzte antzerkia eta transgersioaren ideia. Idazleez eta aktoreez osatutako mahai-inguru bat ere egongo da: Transgresioa, tabua ala desira?

(Argazkia: Fakiu antzezlana).

Honatx egitaraua osorik:

Irailak 8, ostirala

-19:30 Lasarte-Oriako Dantzarinen kalejira Kaxkoan barrena. Jauzi! Antzerki Egunen baitan, irailaren 14an antolatu duten antzerki pieza laburrez osaturiko kale ekintza musikatuaren antzeko ibilbidea osatuko dute tabernen bueltan.

Irailak 14, osteguna

-19:00 Kale ekintza musikatua. Usurbilgo hainbat txokotan pieza desberdinak ikusteko aukera egongo da; Daltonak taldeak “Lapur depresiboak”, eta Muxurbilek “Gure heroiak” usurbildarrak. Gorka Zubeldia eta Eñaut Gantxegi transfugek “Opor politikoak” izeneko lana eskainiko dute.

Irailak 15, ostirala

19:00 “Transgresioa, tabua ala desira?” mahai ingurua Sutegiko auditorioan. Hizlariak: Kattalin Miner, Oier Guillan eta Manex Fuchs.

21:00 “Tentexut” zizka mizkak Sutegin.

22:00 “Hozkailua” antzezlana Sutegiko auditorioan. Zuzendaria: Manex Fuchs. Idazlea: Inai Iturriaga. Aktoreak: Ander Lipus eta Patricia Urrutia. Sarrerak: egunean bertan 5€ (3 € ikasle eta langabetuentzat).

Maite eta Karlos herririk herri dabiltza hozkailu zahar batekin. Hozkailuaren barruan, garagardo lata eta hestekien artean, Londonetik dakarten Jimmy lagunaren hilotza daramate. Zin egin baitzioten Jimmyri bere jaioterrian lur emango ziotela. Nongoa zen galdetzea ahaztu zuten ordea.

jauzi_02_baxua

Irailak 16, larunbata

11:00 Zirku jostaldia Santueneko frontoian. Haur eta gaztetxoentzako ekintza izango da. Sarrera doan. Santueneko festekin bat eginez, zirku tailerra.

18:00 “Zatarraren edertasuna” ikastaroa Sutegiko auditorioan. Aktore eta zuzendaria: Iñaki Zirrausta. Ikastaro berezia, ohiko antzerkitik aldendu eta lan egiteko modu berriak arakatuaz. Sarrera: egunean bertan 5€ (3 € ikasle eta langabetuentzat).

21:00 “Tentexut” zizka mizkak Sutegin.

22:00 “Fakiu” antzezlana Sutegiko auditorioan. ATX Teatro-ren lana. Zuzendaria: Iñaki Ziarrusta. Idazlea: Fredi Paia. Aktoreak: Belen Cruz, Sandra Fdez. Agirre eta Gabriel Ocina. Sarrerak: egunean bertan 5€ (3 € ikasle eta langabetuentzat).

Gosea, txizalarria, maitasuna, gorrotoa, egarria, sexua, beldurra… eta nola ez… biolentzia. Oinarrizko erremintak izan dira, badira eta izango dira bizitzan aurrera egiteko, animalia guztiekin partekatzen ditugun tresnak. Ezin izango genuke bizi hauetako bat kentzen badigute, ez ginateke bete-beteak izango.

(BIDEOA: iazko ekinaldiko irudiak. Iturria: Noaua).

Bideoak

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)