Albisteak

Txillardegiren omenezko ekitaldi ugari, bere heriotzaren seigarren urtemugan

Astelehena, 2018-01-08

Donostiako idazlea 2012ko urtarrilaren 14an zendu zen. Urtemugaren aitzakian, Txillardegi Udal Liburutegia herri-ekimenak hainbat ekitaldi antolatu ditu. “Horietako nabarmenena izango da, ezbairik gabe, Antiguako Gaskuina plazan margotutako Txillardegiren oroimenezko horma-irudiaren inaugurazioa”. Igande honetan, eguerdiko 12:00etan, Donostiako Antigua auzoko plazan.

Igande honetan, Txillardegi hil zeneko seigarren urtemuga. Txillardegi Udal Liburutegia herri-ekimenak, urtero bezala, hainbat ekitaldi antolatu ditu. “Horietako nabarmenena izango da, ezbairik gabe, Antiguako Gaskuina plazan margotutako Txillardegiren oroimenezko horma-irudiaren inaugurazioa”. Antolatzaileen esanetan, “karga sinboliko handiko ekitaldia izango da, besteak beste, egun Gaskuina plaza den horretan baitzegoen Txillardegi etxea”. Horma-irudiaren inaugurazioa igande honetan egingo da, eguerdiko 12:00etan hasita. Ibon Sarasola euskaltzainak eta Joxe Manuel Odriozolak hartuko dute parte eta dantzariek, kantariek eta bertsolariek girotuko dute ekitaldia.

Igandeko horma-irudiaren inaugurazioaz gain, bestelako ekitaldiak ere iragarri dituzte datozen egunetarako.


Urtarrilak 11 osteguna

Lorea Agirrek eta Alaitz Aizpuruk “Txillardegi, errotikako gogoeta” hitzaldia eskainiko dute 19:00etan, Doctor Camino Liburutegian (Abuztuaren 31 kalean).

Txillardegi


Urtarrilak 14 igandea

Txillardegiren oroimenezko horma-irudiaren inaugurazio-ekitaldia. 12:00etan, Antiguako Gaskuina plazan. Ohorezko aurreskua eta lore-eskaintzaren ondoren, Joxe Manuel Odriozolak eta Ibon Sarasolak hitzaldia eskainiko dute. Izarne Zelaia eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak ere iragarri dituzte ekitaldi honetarko.


Urtarrilak 18 osteguna

Fito Rodriguezek “Txillardegi intelektuala” hitzaldia eskainiko du 13:00etan, Filosofia Mintegian, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean, Ibaetan.

Fito-Rodriguez-1

Argazkia: Irutxuloko Hitza.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)