Albisteak

Urtarrilaren 20an amaituko da "Hatsaren poesia" bilduman parte hartzeko epea

Asteartea, 2019-01-15

Hatsa elkarteko kideek urtero legez Hatsaren poesia bilduman parte hartzeko deialdia zabaldu dute aurten ere. Urtarrilaren 20an amaituko da kolaborazioak bidaltzeko epea. Idazle baitak poesia lan bat (gehienez 2 edo 3 poema) bidali behar du, bere argazi batekin batera, eta Hatsakoek jasotako lan guztiak bildumatu egiten dituzte, bestelako filtrorik gabe.

Hatsaren poesia bilduma poesia idazle ugari bildu izan duen lana izan da, bi hamarkadetan zehar. Proiektuaren sortzaile, bultzatzaile eta koordinatzaile izan den Auxtin Zamorak iaz eman zuen lekukoa, eta arten Ainara Maia dabil koordinazio zereginetan.

Antolatzaileen esanetan, "beti bezala, itxaropen handi batekin pentsatzen dugu olerkari aunitzen oihartzuna ukaitea, eta oraindik ez badakizu zeren inguruan idatzi, gogo-bihotzean izan aurten gure zaizkigun hiru hatsakide: Patxi Ezkiaga, Junes Cazenave xiberutarra eta Extefana Irastortza hendaiarra."

Urtarrileko lehen asteburuetan Hatsa eguna antolatu ohi da Senperen, bertan urteroko biduma jendaurrean aurekzteaz gain bazkari bat antolatzen dute parte hartzaile guztien artean. Bazkari horretan erabakitzen da nork idatziko duen hurrengo urteko sar-hitza; aurten Koldo Goitiaren esku egongo da ardura hori. "Baldintzarik gabe eta zentsurarik gabe olerki guziak 2019ko apirilaren 15ean, igandean, 'Hatsaren Poesia' egunean publikatuak izanen dira. Zure inguruan diren olerki idazleei mezu hau zabaldu ! Denontzat tokia izango da liburuaren barnean!".

Lanak email honetara bidal daitezke urtarrilaren 20a bitarte: hatsarenpoesia@gmail.com

Hatsaren Tailerakarg

Olerki tailerrak eta blogak

Nolanahi ere, Auxtin Zamorak jarraitzen du Hatsaren eta poesiaren inguruan lanean. Horren adibide da "Olerki tailerrak" ekimena. Tailer hauek hilabete bakoitzeko azlen larunbat arratsaldetan egiten dira Senpereko Amotz-Larraldea etxean, edo, Euskal Herriko edozein beste herritan.

Aldiro Hatsa bilduman parte hartu duen idazleren batek, Zamorarekin ekarlanean, tailerra gidatzen du. Helburua talde poema bat idaztea da, eta haiek ostera bilduman plazaratzea.

Lehen hitzordua otsailaren 23an da, 15:00etan, Auxtin Zamorak gidaturik Senpereko Larradean. Ondoren, apirilaren 27an, Maddi Zubediak gidaturik Ziburun, eta maiatzaren 25ean Estitxu Irisarry-Egiak gidaturik berriz ere Senperen.

Ekimen hauei buruzko informazio guztia hemen topatuko duzue: ?

https://olerkarieneguna9.blogspot.com/

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)