Albisteak

Uxue Alberdik gaur jasoko 111 Akademiaren Saria

Osteguna, 2018-05-10

Irakurleek hala erabakita, Uxue Alberdik jasoko du 2017ko 111 Akademiaren Saria Jenisjoplin (Susa) eleberriagatik. Ekitaldia gaur arratsaldean egingo da, 19:30ean, Andoaingo Bastero kulturgunean.

Akademiak gaur emango dio saria Elgoibarko idazleari Andoaingo Bastero kulturgunean, arratsaldeko 19:30ean hasiko den eta "herritar guztientzat irekia izango den ekitaldian", prentsa-ohar bidez aditzera eman dutenez. 111 Akademiaren Saria akademiako kideek izendatzen dute. Urtarrilean hasi eta apirilaren 8ra arte iraun duen hiru txandako bozketa-saio baten bitartez hautatu dute Jenisjoplin (Susa). Une honetan, Euskal Herri osoko 198 kide ditu 111 Akademiak.


Lou Topet taldeak girotuko du ekitaldia

Gaurko antolatu duten ekitaldian idazle saritua izango da bertan. Irakurleek liburuko hainbat pasarte irakurriko dituzte eta Lou Topet taldearen doinuek gidatuko dute ekitaldia. Horiez gain, ekitaldian izango dira honako hauek ere: Jon Unanue 111 Akademiako burua, Ana Carrere Andoaingo alkatea, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea eta Garbiņe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendaria.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)