Albisteak

VIII. Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria, martxan

Osteguna, 2017-07-13

Lehiaketa hau euskarazko sorkuntza sustatzeko xedez antolatu zen. Zortzigarren edizioa beteko du aurten eta proiektuak aurkezteko epea zabaldu berri dute. Dena den, oraindik bada sortzeko nahikoa denbora. Irailaren 28an itxiko baita lehiaketara aurkezteko epea. Lan irabazleak 4.000 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 3.200 euro.

Formatu txikiko antzerkiaren inguruan euskarazko eskaintza urria zela ikusita, sorkuntza lanak bultzatzeari ekin zion Donostiako Udalak. Hala, sorkuntzarako diru laguntza eskaintzeaz gain, antzezlan horien ekoizpena eta hedapena sustatzen ditu lehiaketa honek.  Alegia, irabazleak, sari ekonomiko bat eskuratzeaz gain, lau emanaldi eskaintzeko aukera izango du. Emanaldi horiek Donostiako lau tabernetan egingo dira, Donostiako Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren baitan. Donostia Kultura da antolatzailea, eta laguntzaile gisa aritzen dira Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartea.


Kategoriak

Poltsiko Antzerkiren Lehiaketa honetan kategoria bakarra dago. Mota eta genero guztiak onartuko dira, baita diziplina artekoak ere.

Aurkeztutako proiektuek poltsiko antzerki formaturako egokiak izan beharko dute, hau da, taberna edota bestelako espazio txikietara egokitzeko modukoak beharko dute izan.


Parte hartzeko baldintzak

- Banaka zein taldeka aurkeztu ahal izango da.

- Partaideen adina 16 urtetik gorakoa izatea. Arau honen salbuespenak egiaztatu egin beharko dira eta kasu bakoitza banan bana baloratuko da.

- Aurkeztutako antzezlanak jatorrizkoak, estreinatu gabeak eta euskaraz izango dira (Beste lanen batetik egindako itzulpenak edo moldaketak ez dira jatorrizkotzat joko).

- Gidoiak ezin dute idatzita egon deialdia aurretik. Deialdian parte hartzeko nahikoa da eszena baten lagina bidaltzearekin.

- Proiektuek euskara maila egokia izan behar dute.

- Antzezlan proiektuek ezin izango dute 70 minututik gora iraun eta gutxienez 30 minutukoak izan beharko dute. Arau honen salbuespenak egiaztatu egin beharko dira eta kasu bakoitza banan bana baloratuko da.


Aurkeztu beharreko dokumentazioa

ˇ Eskaera inprimakia beteta.

ˇ Proiektu-txostena (proiektuaren nondik norakoak eta beharrezkoa den informazio

guztia azaldu beharko du, bai formatu bai eduki aldetik).

ˇ Eszena baten lagina.

ˇ Parte hartzaileen aurreko lanen eta proiektuen aurkezpena (CV).


Hautaketa irizpideak

ˇ Egitasmo artistikoaren originaltasuna.

ˇ Proiektu-txostenaren zorroztasuna.

ˇ Proiektuaren bideragarritasuna.

ˇ Taberna edota tamaina ezberdinetako bestelako espazio txikietara egokitzeko gaitasuna.

ˇ Euskara maila.


Datak

Lanak aurkezteko azken epea 2017ko irailaren 28a izango da. Proiektuen aukeraketa, aldiz, 2017ko urriaren 16an.


Antzezlanen emanaldiak

Sorkuntza lanen lau estreinaldi egingo dira Poltsiko Antzerkia jaialdiaren programazioaren barruan, 2018ko otsailaren 15etik maiatzaren 4ra bitartean. Estreinaldi hauek Donostiako lau taberna ezberdinetan egingo dira. Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren datetan, zehazki, Poltsiko Sorkuntzako irabazleen disponibilitatea erabatekoa izatea eskatzen da.

Xehetasun guztiak, ondoko estekan: Poltsiko Antzerki Sorkuntza Saria.

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)