Albisteak

Azpeitiko XXXV. Euskal Antzerki Topaketen egitaraua

Astelehena, 2017-10-30

Azaroaren 1ean emango diote hasiera Azpeitiko XXXV. Euskal Antzerki Topaketei. Azaroan zehar egitarau betea prestatu dute, egun euskaraz taularatzen denaren eskaintza anitzaren erakusleiho. Jarraian ikus dezakezue egitaraua osorik.

Azaroaren 1ean goiz osoa iraungo duen eta kale ekintza batez amaituko den ikastaro trinko batekin emango diote hasiera topaketei: "Bixotzerrenak: kale antzerki kamikaze ikastaroa" gidatuko dute Ainhoa Alberdi eta Joseba Roldan aktoreek EHAZE elkartearen ekimenez. Hortik aurrera, azaroa osorik hartuko duen egitarau betea: dramaturgia mota ezberdinak, estreinaldiak, haurrentzako antzerkia, formatu txiki zein handiko emanaldiak, erakusketa...

35 urte beteko dituzte aurten topaketek, eta antolatzaileen esanetan azken urteetan zailtasun handiei egin behar izan diete aurre antolatzen jarraitzeko, batez ere Eusko Jaurlaritzak laguntza kendu zienetik. Azpeitiko Euskal Antzerki Tokapetek euskarazko antzerkigintzari osorik eskaintzen zaion jaialdi bakarra da, une bakoitzean taularatzen den euskarazko teatroaren argazki garrantzitsua. Horren adibide da aurtengo egitaraua, zeinean antzerki mota anitzak topatuko ditugun: zirkua, dantza, gidoi antzerkia, performancea, endredu komedia, musika eta umorea...

Azaroak 1, asteazkena

V. Antzerki Eskolen Eguna

Goiz osoan: EHAZEk antolatuta eta Metrokoadroka Taldearen eskutik antzerki ikerkuntza: goiz osoan zehar ikastaroa "Bixotzerrenak: kale antzerki kamikaze ikastaroa". Pertsonaien iraultza, Antzokitik at! izango da ostera kalean egingo den ekintzaren izenburua.  Amaitzeko, ogitartekoak Sanagustin kulturgunean.

Azaroaren 1etik 17ra

Corrado Massacciren Txontxongiloen ametsak txontxogilo tailerra ikastetxeekin eta txontxongilo erakusketa, Betharram Aretoan.

Azaroak 3, ostirala

21:30ean: Miss Karaoke, Soreasun. Metrokoadroka Kolektiboaren eta Pez Limboren eskutik.

Azaroak 4, zapatua:

21:30ean: Ez dok hiru, Soreasu antzokian. Tartean Teatroaren eskutik.

Azaroak 5, igandea

17:00etan: Mendi tontorrean, Soreasu antzokian. Txaloren eskutik.

Azaroak 9, osteguna

21:00etan: Erbeste edo sahiets baten aldarrikapenak, udaletxeko ganbaran. Anodino Teatroaren eskutik.

Azaroak 13, 14, 15 eta 16 Eskola edo Gaztetxoei Zuzenduriko Antzerkia

11:00etan eta 15:30ean, Soreasu Antzokian.

Azaroak 10, ostirala

21:30ean: Hau da nire ametsen kolorea, Soreasun. Compagnie Rouge Elearen eskutik.

Azaroak 11, zapatua

21:30ean: Etxeko saltsak, Soreasu Antzokian. Txalo Prokuzioaken eskutik.

Azaroak 12, igandea

17:00etan: Azken itzulia, Soreasu Azntzokian. Theatre des Chimeresen eskutik.

Azaroak 12, igandea

17:00etan: Plisti plasta, Dinamoan. Pantzart Teatroaren eskutik.

Azaroak 17, ostirala

21:30ean: Heriotza bikoitza (Doble Malta), Soreasu Antzokian. Jon Ander Alonsoren eskutik.

Azaroak 18, larunbata

21:30ean: Hysteria, Soreasu Antzokian. Eromen Produkzioaken eskutik.

Azaroak 19, igandea

17:00etan: Lunaticus Circus, Soreasu Antzokian. Teatro Paraisoren eskutik.

Azaroak 23, osteguna

21:30ean: Hozkailua, Gaztetxean. Huts Teatroaren eskutik. Antzerki alternatiboaren VI. ziklo berezia. 20:00etan luntx bejetarianoa eskainiko da.

Azaroak 24, ostirala

21:30ean: Bihotz salataria, Gaztetxean. Atx Teatroaren eskutik. Antzerki alternatiboaren VI. ziklo berezia. 20:00etan luntx bejetarianoa eskainiko da.

Azaroak 26, igandea

XXXV.Euskal Antzerki Topaketen Amaierako Ikuskizuna

18:00etan: Maurizia, Soreasu Antzokian. Aukeran Dantza Konpainiaren eskutik.

HERIOTZA BIKOITZA teaser from Zazpi T'erdi on Vimeo.

HAU DA NIRE AMETSEN KOLOREA from rouge elea on Vimeo.

EZ DOK HIRU TRAILER from TARTEAN teatroa on Vimeo.

 

Bideoak

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)