Albisteak

“Zukafukamusuka” erotismoa hitzez marrazteko elkarlana

Asteazkena, 2017-06-14

Hiru lagunek elkarlanean sortutako liburua da Zukafukamusuka: Judit Ruiz de Munain, Patxi Zubizarreta eta Jokin Mitxelena. Txalapartaren “Literotura” bilduman plazaratu dute liburua.

Judit Ruiz de Munainek idatzi zituen jatorrizko testuak gazteleraz. Jokin Mitxelenari erakutsi, eta honek akuilaturik, proiektuarekinegin zuten aurrera. Patxi Zubizarretarekin jarri ziren harremanetan, eta honek itzuli baino, moldatu egin zituen testuak euskaraz. Zukafukamusuka da emaitza, Txalapartaren bilduma erotikoan plazaratu den liburua.

zukafukamusuka

Tamaina eta luzera ezberdineko hogei ipuin topatuko ditu bertan irakurleak, guztietan erotismoaren bidetik irudimena eta desioa askatzean dakarren intentsitateaz jantzirik, edo hobe esanda, biluzturik. Ipuinek abiapuntu kotidianoak dituzte sarri. Honatx Txalapartakoek egin dieten elkarrizketan adierazia:

“Zer dira narrazio hauek, iragana kontatzeko gogoa, etorkizun baten desioa ala orainean gozatzeko fantasiak?

Pentsatzen dut nahasketa direla, errealitatea eta fantasiaren elkarketa. Gehienetan nire eguneroko bizitzako egun baten kontakizun “alternatibo-sexy” bat besterik ez dira; nahiz eta esperientzia pertsonalak hor dauden, istorio guztien atzean.

Pentsatu trenean bidai bat egin behar duzula. Normalean ez da ezer gertatzen, trenean sartu, bidaia egin eta helmugara heltzen zara inorekin hitz egin gabe. Zukafukamusukako istorio batean, berriz, errealitate paralelo batean sartzen zara, eta eseri eta gero, pertsona interesgarri bat hurbilduko litzaizuke, eta hari horretatik tiraka abentura zoragarri eta ero-bero bat biziko zenuke.”

Jokin Mitxelenak egin dituen ilustrazioak japoniarren “Shunga” generoko marrazkiekin irudizkatu ditu, norberaren irudimen jostagarriari leiho bat zabalduz. Honatx hiru egileen hitzak aurkezpenean:

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)