Albisteak

'Hitza bizi', idazketa sortzailea garatzeko tailerra

Uda partean egingo da Donostiako Miramar Jauregian

Asteartea, 2016-05-03

EHUko udako ikastaroen baitan, Hitza bizi izeneko sormen tailerra topatu dugu. Yolanda Arrietak zuzenduko du ikastaroa eta, berarekin batera, Aitziber Alonso ilustratzailea, Gotzon Barandiaran idazlea eta Rafa Rueda musikaria arituko dira irakasle lanetan. Maiatzaren 31 baino lehen ematen baduzu izena, matrikulazioa merkeago aterako zaizu.

Hilabete sorkuntza Hendaiako Nekatoenean

Ostirala, 2016-04-29

Bosgarren aldiz, Euskal Kultur Erakundeak, Euskal Itsasbazterreko CPIEk eta Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) beren baliabideak eta gaitasunak bateratu dituzte gazte literatura egonaldi bat antolatzeko, 2016an, Hendaiako Nekatoenean. Egonaldia euskal idazle guztiei zuzentzen zaie. Maiatzaren 17an amaituko da proiektuak aurkezteko epea. Honako albiste honetan bildu ditugu deialdiari buruzko xehetasun guztiak.

Literaktum maiatzaren 3tik 14ra

Asteazkena, 2016-04-27

Atzo aurkeztu zuten Donostian aurtengo Literaktum jaialdiko egitaraua, Euskal Idazleen Elkartea antolatzaileen artean dela. 40 gonbidatu 20 jarduera inguru izango dira aurtengo Literaktumeko oinarria, ohiko moduan hitzaldiak, errezitaldiak, mahai-inguruak izango dira ardatz nagusiak. Jarraian ikus dezakezue egitaraua osorik.

Literaturia, plazera zabaltzeko egitaraua

Asteartea, 2016-04-26

Pasa den astean aurkeztu zuten aurtengo Literaturiako egitaraua, eta dagoeneko piztu du literatur zaleen arreta. Bertan irakurri ditzakezue aurkezpenak izan dituen oihartzun batzuk, eta egitaraua osorik. Maiatzaren 19tik 22ra antolatu dute Zarautzen, literatura xede eta bitarteko duen plazera zabaltzeko xedez.