Komunitatea

Eider Perez

Cam 16. Reb 53. / C. Rue des Rosies - 15.37pm

Astelehena, 2017-03-20 | Eider Perez
 

Cam 16. Reb 53. / C. Rue des Rosies - 15.37pm

Prest? Ea ba, eser hadi bere magalean, hankak zabalik, eta bere hankak hireen artean. Bikain. Orain, begiraiok aupegira. Elkarri begira biak. Mantendu begirada, bat, bi. Klik. Bira ezak burua alde batera. Ez, bestera; egunkariei begira. Hori duk. Hik ez aldendu begirada. Irrist egin ezak aulkian behera leun, nahiko. Hartu ezak bere gorbata poliki, atezuan. Jar itzak begiak adi bere aurpegira, limurtuta begira ezak, goxo, bi begiz, keinu umelez, klik. Tolestu ezak burua sorbalda alderantz, gutxiago. Hortxe zegok. Hik jarraitu ezak egunkariei begira. Klik.

Elkartu bien hankak pixka bat gehiago, eta ez utzi elkarren bularrera erortzen, mantendu gorbataren distantzia. Klik. Jar ezak hire ezker besoa bizkarrean, keinu soil bat balitz bezala, erdirago, hortxe. Klik. Hitz egin bien artean, natural, kontatu elkarri zer dion gaur egunkariak, haren usainak, eta amapolak hazi direla kale kantoiean edo geroko kafearen beroa senti dezakeala orain, une honetan, hemen. Klik. Esaiok burua biratu, elkarri begira jarri eta bere ezpainak urratzeko gogoz hagola. Klik. Esaiok, hori duk. Klik.

Bikain, ederra argazkia. Ederra. Jarrai ezak bere magalean apur batez, ez aldendu begirada, hori duk. Ez aldendu begirada. Klik.

Argazkigilea: Henri Cartier-Bresson
 


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.