Komunitatea

Begoņa Lasa

Zigarrokina ahora

Asteazkena, 2015-12-30 | Begoņa Lasa

Gogoan dut osabak behin batean Errenteriako Papelera enpresan ari zen garaian, joan den mendearen erdialdera edo, Alemaniara bisitan joan eta han ikusitakoa aipatu zidala:

- Han, kaleak txukun-txukun zeuden zigarrokinik ere ez zen lurrean ikusten. Lotsa ematen zuen ezer lurrera botatzeak.

Hainbat urte pasa dira, eta goizetan, toporako bidean noala, tabernen ondotik igarotzean, garbitzailea pasa gabea nonbait, bazter guztiak zigarrokinez josita ikusten ditut. Gozoa egongo da kale-garbitzailea!, etorri izan zait burura.

Aurrekoan, berriz, alderantzizko bidea egiten ari nintzela, hau da, etxera nindoala, gizonezko [...] Gehiago irakurri

Mediterraneo itsasoan

Asteartea, 2015-08-11 | Begoņa Lasa

MEDITERRANEO ITSASOAN

Buruak ageri dira itsasoaren azalean

Surflariak bailiran oholei lotuta

Noraezaren jostailu

Buruak ageri dira itsasoaren azalean

Indarge olatuen kulunkaz

Hondoratzeko beldur

Buruak ageri dira itsasoaren azalean

Uraren hotzari ezin eutsirik

Malko idorrak isurtzen

Buruak ageri dira itsasoaren azalean

Norbaiten edo zerbaiten aiduru

Buruak, jada, ez dira ageri itsasoaren azalean

Munduko liburu-dendarik bisitatuena

Osteguna, 2015-07-30 | Begoņa Lasa

Munduko liburu-dendarik ederrena dela diote askok eta askok. Lello e Irmao du izena eta Porton dago, Alde Zaharrean, “Apaizen Dorrea” deritzonetik hurbil. Hura ere zaharra da, Francisco Xavier Esteves ingeniariak 1906.urtean eraikia eta Neogotiko estilokoa. Sartu eta, kanpoko iluntasunetik barrurakoan izaten dugun hasierako itsualdia uxatu eta gero, parez pare, ezker-eskuin, egurrezko eskailera topatuko dugu. Gorri biziz dauzka mailak margotuta, eta baranda maisuki landua. Bi solairu ditu. Gora joan nahi izanez gero, pentsa ezinezko jendetza saihestu beharra dago, milaka turista erakartzen [...] Gehiago irakurri

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.