Komunitatea

Lizar

Lizar kimuak bularrean

Ostirala, 2018-05-11 | Lizar
 

A

Kamiseta kendu eta lizar kimuak ikusten zaizkit, oraindik hazi gabe, haztear. Apartamentuko balkoiean jartzen naiz, bularra agerian, eguzkiak emateko. Eta hilabete batzuen buruan izango dudan lizardia hazarazteko.

Össurrek nahiago du (etxean baino) fotosintesia Reikiavikeko zaharren egoitza batean egiten badut, seguruago egongo naizela. Irailaren hasieran sartuko naute, plaza hartu dit jada, orriak sinatuta eta arropa kutxak prest daude.

Sukaldeko mahaiean zahar-etxeko eskuorri bat dago, ez da milimetro bat mugitu. Hor dago, geldi, gabonetatik. Azalean bi amama daude kartetan jolasten, hortzeria zuriekin. Eta bakoitzaren sorbalden gainean atzeko neskaren esku bana. Erizain plantak egiten ari den modelo bat, edo modelo plantak egiten ari den erizain bat.

 

 

C

Ámaliak umetan Serra da Estrelako floraren izen zientifikoak latineraz irakasten zizkidan, eta lehen eskolako lorategian belar txarrak kentzen genituen sagarrondoak landatzeko. Azalaren gainean belarra itsasten zidan klaseko kola zuriarekin, eta munstro bejetalen istorioak kontatzen zizkidan bere gurasoen etxera joaten nintzenean. Auzoko etxeetako lorategietan sartzen ginen astero, udaberrian loreen garapena ikertzeko.

Aitak berarekin kontaktua mozteko agindu zidan, esanez Ámalia ez dela beste umeen modukoa. Institutura pasatuko diren umeekin harremandu behar nuela, bere antza hartzen hasi nintzela.

Horrez geroztik beldurra hartu nion Ámaliari. Geroago konturatu nintzen oso itsusia zela. Adarrekin fabrikatutako kapelekin joaten zen domekero mezatara. Eta goizero pasatzen zen auzotik lorez, belarrez, edo lurrez betetako otzara zein zakuekin. Nire etxeko jardinetik ikusita, zoro bat zirudien.

 

 

A

Egoitza ormigoizko bloke gris horietako bat da. Leihate zabal bat dago atzeko partean, baina hango terrazan eguzkiak ez du ondo jotzen. Arratsaldeko hirurak aldera errepide publikoa eta lorategia banatzen dituen horman, hiruki formako argi bat sortzen da bazter-bazterrean, eta ordu labur bat bakarrik irauten du izpiak. Ez da nahikoa.

Sei dutxa daude eta bainera bat. Zahar gehiegi dira, eta bainera beti egongo da okupatuta, ez da hiru-lau ordurako libratuko egunero. Nire poro berdetuek, ostera, denbora luzerako bero eta hezetasun erregularra behar dute.

Senarra hil zitzaidanetik deslekua da dena. Etxean ez nago ondo, baina Islandian ere ez. Egunak lau ordu bakarrik ditu, eta gaua hotza da ohe bikoitz batean nik bakarrik lo egiteko. Egoitzan geratzen banaiz sabelpean zimelduko zait lizardi osoa.

Cintia. Karta bat idatziko diot.

 

 

C

Ez dut ezer jakin berari buruz, nekien bakarra: beragatik mudatu zela familia Espańara. Méridako haur-psikiatriko batera. Eta beranduago Islandiara. Eta, aurreko domekan, bat-batean, karta hau heldu zitzaidan, ahaztuta nituen detaile txiki guztiekin. Berak, aldiz, dena gogoratzen zuen.

Ez dakit ondo zergatik, baina erantzun nion esanez Sortelhara jeisteko. Bion artean irakurriko ditugula botanika liburuak, eta bion artean zainduko ditugula bere azaleko landareak. Eta, ondoren, berak: semeari ez diola esan hegazkina hartua duela. Duela berrogehitazazpi urte ez dela hegazkin batean montatu, baina Portugalera datorrela. Hemendik idatziko diola Össurri, esanez ama ezin dela egoitzan geratu, eta lagun zahar batekin joan dela bere bularreko lizar kimuak haztera .

 

 

Esteka: sitsek.blogspot.com


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.