Komunitatea

Txema Arinas

LIMERICK

Asteazkena, 2018-06-06 | Txema Arinas
 

GN4_DAT_9327398.jpg–the_late_dolores_o_riordan_and_her_cranberries_bandmates_having_fun_at_a_civic_reception_in_the_group_s_honour_in_1993__below__with_her_mum_eileen_and_meeting_pope_john_paul_ii

Galwaytik gentozen asteburu pasa Dublin alderantz; baina, errepide zuzenean barrenean egin beharrean Limerickera zihoan bidetik egin genuen Shannon ibaiko hiria ikuste aldera. Ez zitzaigun batere gustatu bidaide eta zerbait gehiago nuen oihartzundar neskato eta bioi, batik bat "esan nau" edo "eman zaitut" bezalako adizkeren bitartez nire belarri ikastoleroa etengabe egurtzen zuen gipuzkoar euskaldunzaharrari. Hiria labezomorroa baino itsusiagoa begitandu zitzaigun. Hiri ilun eta hitsa, etxeetako adreilua eta hormigoia nagusi, kale zimelak, etxe apalak, orubeak edonon, kaleek gogoratzen ziguten XIX mendeko Liverpooleko langile auzoen irudi etsigarria. Hori izan zen, jakina, eliza harroak. Hura izan zen hogei urte inguruko gaztetxo listopasatu batek lehen begiratu batean hartu zuen inpresioa Limerickeko kaleetan barrena. Ez omen zegoen ezagutzeko, bisitatzeko, erakartzen gintuen ezer; ibaiaren inguruko ibilbidea kenduta, halabeharrez. Eta gutxi ez balitz bezala ere, ez dakit nik zegoeneko irakurria banuen Frank McCourten Angela´s Ashes liburua nire zirrada guztiz okerragoa, ilunagoa izen zedin. Handik lehenbailehen ospa egiteko eskatu nion oiartzundar kakanarru kaskagorriari. Hiri ertainekoak garen gazteak gure bezalako hiri ertainez asper-asper egon ohi ginen, guzti-guztiak Frauberten probintzia beltza iruditzen zitzaizkigun eta. Zer esanik ez, beraz, gureak baino txikiagoak ziren hiriei buruz. Ezin genuen gure burua irudikatu Durango, Tolosa edo Miranda de Ebro bezalako hiri txiker batean bizitzen; Gasteiztik ihesi irten ezkero betiere Madril bezalako taxuzko hiri potolo batera edo, gehien jota, gurea baino pitin bat koxkorragoak izaten ziren kostaldeko edozein hiritara. Bilbok balio zigun, noski. Bilbo itsasotik hurren zegoen eta. Dublin hiriak berak Bilboren antz handia zuela esaten ziguten Bizkaiko hiriburua ezagun zuten lagun irlandarrek; guk biok ordea muzin egin ohi genuen behingoan. Edonola ere, Limerick holaxe begitandu zitzaigun, horrenbestez ihes egin genuen berehalaxe.
 
Haiek izan ziren ordea hogei urte inguruko mutiko baten gogoetak, hau da, edertasuna ohiko tokietan ikusteko baino prest ez zaren adinean. Gaur egun edertasuna edonon dagoela badakit, batez ere gauza xeheetan edota, hobeto esanda, xehetasunetan. Gaur Limerickera itzuliko nintzateke eta ziur nago ederra begitanduko zitzaidakeela, edertasuna nonahi topatzen ikasi baitut hein handi batean, edo hori da behintzat nire ustea.
Hauxe da nolabait gogora eta oharkabean etorri zaidana Dolores O'Riordanen hainbat kantu entzuten ari nintzelarik, baliteke batik bat "When You're Gone."


Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.