Komunitatea

Txema Arinas

MARTXOA 3 (bai, pelikularen uberan...)

Osteguna, 2019-05-09 | Txema Arinas
 
Istilu ikaragarriak suertatzen dira hirian nonahi. Ezin naiz kalera jaitsi auzoko haurrekin jolas egitera, arratsaldero bezala gure etxeko espaloian. Arriskutsuegia omen da, behin baino gehiagotan hiriaren erdigunean ia egunero ospatzen diren manifestazioak gure etorbideraino iristen baitira. Atzo bertan poliziak tiroka bost langile hil eta ehun inguru zauritu zituen, auzo bateko elizan ikasle eta langileen arteko bilkura bat galarazteko. Nire gurasoak samindurik zeuden oso. Egia esan, nagusi guztiak oso atsekabe edo haserre omen daude, nire gurasoen senitarteko zein adiskideek beste hizpiderik ez baitute etxera datozela; “ez dago eskubiderik, denok garbituko al gaituzte?”. Orain dela pare bat egun edo, nire aitak hiriko katedral berriaren ingururaino eroan ninduen bertan poliziak tiroz hildakoen hileta ospatzen zen eta. Gure amak ez zuen nahi inondik inora ni haraino eramatea, bertan jende andana egongo zelakoan. Ez zen, ez, berak zioenez, ni bezalako zazpi urteko umemoko batendako lekurik egokiena. Hala ere, katedralera bidean gindoazela aita eta biok, ni bezalako umemoko pila ikusi nuen euren aitaren eskutik oratuta. Katedralaren sarbide nagusiaren inguruko harmailetan geundela ezin ginen, ordea, nahi beste hurreratu hiriaren erdigunean zehar hildakoen lankideek sorbalda gainean zeramatzaten zerraldoen segizioa gure sudurren aurretik pasatzen ikuste aldera. Jendetza itzela zegoen gure aurrean, bertako ia denak marmarka poliziaren balizko eta ezusteko agerpenaren kontura, euren eta batez ere gobernuko barne ministroaren kontrako aldarriak etengabekoak baitziren, baita herriaren mendekua argi eta garbi, eta gero eta ozenago ere, eskatzen zutenak. Zerraldoak iristear zeudela, berriz, isila nagusitu egin zen. Orduantxe, gure aurreko jende arteko zirrikituetatik zerraldoak pasatzerakoan, nire aitak eskua estutu zidan gogor, doi-doi min egiteraino. Areago, ondoko askok ukabilak altxatu ahala, nire aitak gero eta gogorrago estutzen zidan eskua. Hala ere, ez nintzen kexa egitera ausartu, bat-batean hedatu eta izugarri zurrundu egin zen, isilak galarazi zidan eta. Nire aitari begiratu baino ezin nion egin. Haren musuari erreparatu nion, hunkituta zegoen. Orduan, ez dakit nik oso ondo zergatik, ni ere hunkitu egin nintzen.

-Denok garbituko gaituzte ala?

Nortzuk ziren denok? Katedral inguruko

hiletara joan aurretik aitari aditu nion bost hildakoak langile hutsak zirela, alegia

fabriketan lan egiten dutenetarikoak, gure izeko Agedaren senarraren modura,

lanabesak egiten zituen lantegi batean ziharduen Asturiasetik etorritako

gizontxo jator eta berritsua. Nire aita bazen ere langile fina eta porrokatua,

berak etengabe aldarrikatu ohi zuenez, inongo lantegian lan egiten ez zuena

baina. Hala ere, bazuen gustuko ere oso bestelako langilea zela azpimarratzea,

buruzagirik gabekoa, bere kabuz lan egiten baitzuen gure etxean antolaturik

zuen ile-apaindegian, behar beste orduz orrazi zein eskuko lehorgailuari

atxikita, etxeko gastuak eta ordaindu ahal izateko. Madrilen maisutza

industriala ikasi zuen garaitik, hain zuzen, gogoan zuen pelukeria akademia

irekitzeko asmoz aurreztearren. Gure aitak ez zuen beste inorendako lan egin

nahi, berak zioenez bere leinukoek sekula ez zuten halakorik egin. Bestalde,

denek lan egin behar zuten gogor, dela euren nagusiengandik jauretsitako

lursailetan su eta gar, dela ekinaren ekinez erosi zituztenetan, etxeko ez

zuten inoren ordainpean lan ez egitearren.

-Beste inork zapaldua ez izateko zure

lanaren jabe izan behar duzu, bestela akabo, bestela boteretsuen makurkerien

mendeko bihurtzen zara; gizon osoa izateko, gizon librea izan behar.

 Eta baldin bazegoen boteretsuen makurkeriak

ezin errukigabeago edota gogotsuago babesten zituen zerbait, hori zen heldu

guztien ahotan zegoen diktadura

hitza. Endemas, gure osaba Keparen hitzetan, gure hiriko auzo hartako elizan

gertatutakoa gure hiriko langile mugimendu indartsuaren antolaketa eragozteko

propio antolatua omen zen, Madrildik bertatik, baita langileek joandako

asteetan herritar guztien eskubideak zapaltzen zituzten diktadura eta enpresaburu

diruzaleen aurka deitu eta erabateko jarraipena lorturiko greba orokorra

indarrez bertan behera utz zezaten ere. Gauzak horrela, dohakabeko egun hartan

eta goizeko lehen orduetatik hasita, poliziak manifestazio guztiak gogotik

erreprimitu zituen. Arratsaldeko bostetan berriz,

auzuneko elizan langileen batzarra egin behar zenean, suertatu zen

sarraskia; Polizia Armatuak —grisak—

elizan sartu ziren abadearen ohar zein erreguei muzin eginez, eta langileak

irtenarazi zituzten gas negar-eragilea erabiliz, nahiz eta esparrua itxia izan.

Eliza husterakoan, langile ugari jipoitu zuten. Hala ere, iskanbila nagusitu

egin zen poliziak pistolaz eta metrailetaz tiro eginda ehundik gorako pertsona

zauritu eta, guztiz lazgarriena izan zena, aitaturiko bost langileak hil

zituenean. Haietariko bi, tokian bertan hil zituzten; beste hirurak, ostera,

zauri larrien ondorioz hurrengo egunetan hil ziren ospitalean.

-Ikusten? Ez dute ezertan erreparatzen, mugitzen den

edonori tiro egiten diote. Denok garbitu nahian dabiltza eta.

 Arratsaldero

bezala ere nire aitaren eskutik irteten nintzen hirian barrena paseatzera. Egun

haietan, aldiz, bagenekien ez zela batere komenigarria erdiguneraino

hurreratzea, istiluak nonahi eta noiznahi sortzen baitziren, gehienak ere ia

ustekabean. Izan ere, langile mugimenduak antolatu eta deituriko manifestazioez

gain, sarri askotan ere istiluak sortzen baitziren hiruzpalau gizakumetik gora

kale erdian bildu orduko, batez ere Alde Zaharretik gertu-gertuan egotekotan,

badaezpada, eta betiere edozein huskeriaren kontura, gehienetan begiratu makur

baten erruz poliziaren lechera bat

euren paretik pasatzerakoan edo.

-Begira putakume horri, bai ausarta, bai, pistola eskuan

manifestariei mehatxuka!

Auskalo nork dakien zein zuhurra zen nire aita, arratsalde

egun haietan erdiguneraino eramaten ninduela manifestari eta grisen arteko

liskarrak gertutik ikusteko, batik bat gure amari istiluotatik hainbat urrunen

joateko agindu eta gero. Ikuskizun benetan zalapartatsu eta batik bat

arriskutsua ni bezalako umemoko batentzat, sarritan poliziaren gomazko pilota

zein kezko boteetatik ihesi zihoazen manifestariak guganantz arrapaladan

jaisten baitziren Alde Zaharreko aldapetan behera gure gainera oldartzeko

arriskutan. Beldurrak geunden, bai, nire aita eta biok, baina aitari erreparatu

baino ez nion egin behar zein neurritan zegoen asaldaturik, poliziarekin gero

inoiz ez bezala benetan erresumindurik, gure begien aurrean gertatzen ari den

guztiari amorrazioz begira.

-Asasinoak!

Egun batzuk geroago, Manuel Fraga Iribarne eta Rodolfo Martin

Villa ministroak gure hirira heldu dira. Biak jotzen dituzte sarraskiaren

erruduntzat. Biok, Guardia Zibilaren zuzendariarekin batera, ospitalera joan dira zaurituak

bisitatzera, nire aitaren aburuz haien aurpegia garbitze aldera. Kalean,

haatik, egundoko istiluak sortu dira behin eta berriro, bi ministroen

itxurakeria salatzeko asmotan. Badirudi istiluok hain handiak eta bortitzak

izan direla ezen sekula baino polizia gehiago oldartu baitzaie manifestariei.

Izan ere, sirena-hotsak gero eta ozenago entzuten dira gure etxetik,

manifestariak gu bizi garen etorbideraino lasterka eta moltsoka iritsi ahala.

Koitaduak, nik esango nuke beldurra sumatzen zaiela begitartean gure leihoaren

azpiko espaloiraino arnasestuka iritsi eta atzera begiratutakoan direlako

grisak ere haien atzetik korrika datozela ikusi dituztenean. Orduan bai, izua

inoiz baino ageriagoa azaldu da kalean ihesi dabiltzanengan zein leihoetatik

begira daudenen deiadarretan. Ez da gutxiagorako, grisen furgoiak azaldu egin

baitira ia oharkabean etorbidean, sirenak garrasi, eta berehala jaitsi dira

hauetatik kasko eta ezkutuz ondo hornituriko polizia andana, eskuetan porrak

eta gomazko pilotak zein kezko boteak jaurtitzeko eskopetak daramatzatela.

-Uztazue gazte gaixo hori, ez dizue ezer egin, koldar

alaenak!

 Orduantxe, zoro

moduan korrika zihoala behaztopatu, lurrera jausi eta bertan hiruzpalau grisek

inguraturik datzan gazte ihar tximatsu bat ikusi berri dut gure leihoaren

azpiko espaloian. Berari jo eta ke kolpeka ari ziren poliziak euren porrekin,

baita ostikoka ere. Are okerrago, artean polizia batzuk hasi dira euren gomazko

pilota-jaurtigailuekin tiroka, lurrean eroritako mutikoari egundoko jipoia

ematen diharduten agenteenganaino aldarrika hurbiltzen ausartu diren oinezko

batzuei. Gris batek oinezko suminduotariko bat paparrean jo egin du gomazko

pilota batez; lurrera erori da zerraldo. Ondoren beste gris batek tiro egin du

berriro, oinezkoek begiak estali dituzte atoan– badaezpada, azken egunotan

manifestari batek baino gehiagok begi bat galdu egin baitu gomazko pilota baten

erruz-, eta arineketan egiteari ekin diote ziplo. Gure amak ezin izan du

gehiago jasan, gehiegizkoa (demasekoa) iruditu zaio, benetan onartezina,

eskandalagarria. Horrenbestez leihoa zabaldu, burua luzatu eta bera ere

agenteei aldarrika hasi da ozen-ozen.

 Zerraldo eroritako

gazteari paparrean tiro bat jo egin dion grisak berak gure amari luzatzen dio

gomazko pilota jaurtigailua, kargatu berria omen du.

-Barrura sartzeko, emakume! –mehatxu egin dio poliziak

eskopetaz.

-Zoazte denok popatik hartzera, gaizkileak, zuek zarete

gaizkile bakarrak!

-Barrura sartzeko! –poliziak katuari eutsi eta gure amari

tiro egiteko imintzioa egin du.

 Orduan gure aitak

besotik oratu eta barruraino bultzatu du gure ama. “Txoratuta al hago, ala gura

al dun txakur horrek hiri ere begi bat ateratzea?” Gure aita bere onetik at

zegoen. “Zer dela eta arriskatzen haiz hain modu txoroan, emazte?”, galde egin

dio orain dela pare bat egun edo manifestari eta grisen arteko liskarrak

gertutik ikustearren Alde Zaharreraino eskutik oratuta eraman ninduen gizonak.

 Orduan gure aitak besotik oratu eta barruraino bultzatu du gure ama. “Txoratuta al hago, ala gura al dun txakur horrek hiri ere begi bat ateratzea?” Gure aita bere onetik at zegoen. “Zer dela eta arriskatzen haiz hain modu txoroan, emazte?”, galde egin dio orain dela pare bat egun edo manifestari eta grisen arteko liskarrak gertutik ikustearren Alde Zaharreraino eskutik oratuta eraman ninduen gizonak.

Txema Arinas

Oviedo, 2019/05/09

Utzi zure iruzkina
      "Hegoak _______ banizkio, nirea izango zen" (derrigorrezkoa, spam-aren kontra)

Zer da Komunitatea? Nola izena eman?

Zer da uberan.eus web orriko Komunitatea?

uberan.eus web orrian euren sormen lanak partekatu nahi dituzten kideek osatuko dute Komunitatea.

uberan.eus web orriaren baitan propio sortu den atal honetan, beraz, sormen lan horiek denak batuko dira. Eta bertan egongo dira erakusgai.

Komunitateko kideez gain, uberan.eus web orrira hurbiltzen den edonork ere bisitatu ahal izango du uberan.eus web orriko Komunitatea.

Zeintzuk dira Komunitateko kideak?

  • Norbanakoak. Norbanakoak dira izen-abizena duten erabiltzaileak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.
  • Kolektibo literarioak, elkarteak. Komunitatea atalean, sormen lanak gehitzeko aukera izango dute. Hitzak eta irudiak baliatuko ahal izango dituzte horretarako.

Zer egin Komunitateko kide bihurtu eta edukia gehitzeko?

Kide izateko eskaera bideratuz: beherago dagoen formularioa bete eta igorri behar duzu. Benetako datuak eman dituzula konprobatu ondoren, Komunitateko kide izateko eskaera onartuko zaizu.

Gida liburuxka bat bidaliko zaizu, eta gida horren bitartez zure sormen lanak uberan.eus orriko Komunitatera igotzeko xehetasunak jasoko dituzu.

Hortik aurrera, zure sormen lanak uberan.eus-era lotzeko aukera izango duzu.

Oharra: Ezingo da mezu iraingarririk argitaratu. Halakoetan, post hori ezabatzeko eskubidea izango du administratzaileak. Eta arazoa errepikatuko balitz, kidetza etengo litzateke.