Bideoak

'Jukebox ekaHitza', Donostiako Poesia Orduetan

Asteazkena, 2017-09-06

Paddy Rekalde Poesia Orduak jardunaldietan izan berri da. Irailaren 4an astelehenarekin, 'Jukebox ekaHitza' errezitaldia eskaini zuen Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan. Arkaitz Callado DJ Itsua eta Oier Flores artista bisuala izan zituen bidelagun. Spray (Susa) poesia liburuan oinarritzen da 'Jukebox ekaHitza', eta saioa bere osotasunean ikus dezakezue ondoko bideoan.

Irudiak: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.

Emanaldiaren antolatzaileak: Donostia Kultura, Euskal Idazleen Elkartea.