Bideoak

'Pekineko kea', Donostiako Poesia Orduetan

Asteazkena, 2017-09-06

Beatriz Chivite idazleak Pekineko kea (Pamiela) izeneko errezitaldia eskaini zuen atzo Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan. Mar Gonzalez Ruiz de Larramendiren irudiek eta zuzeneko musikarien doinuek girotu zuten ikuskizuna. Chiviteren saioarekin amaitu dira 'Poesia Orduak'. Donostia Kultura eta Euskal Idazleen Elkartea dira ziklo honen sustatzaileak eta, beste behin ere, jende ugari bertaratu da.

Irudiak: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.