Bideoak

Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama (Elkar)

Astelehena, 2017-05-29

Alaine Agirrek bere nobela berria aurkeztuko du gaur goizean: Bi aldiz erditu zinen nitaz, ama (Elkar). Lan honi esker, Joseba Jaka Saria 2016 eskuratu zuen.

Odol mamituak (Elkar) eta X hil da (Elkar) nobelen ondotik, hirugarren honek ziklo bat itxi nahi luke. Amarekiko harremanak aztertzen ditu narratzaileak bertan, batzuetan gozo besteetan garratzak, maitasunez eta gatazkaz beteak. Amagandik hasita, baina, familia osoa hartzen du begipean kontalariak, haiek guztiek eta harekiko erlazioak egin dutelakoan bera den bezalakoa.

Pasa den larunbatean, liburu honetako pasarte bat irakurri zuen Literaturian. Zarauzko Garoa liburu dendan hartuta daude irudiok.