Bideoak

Morritson eta Gartzia

Astelehena, 2012-05-14

"Morritson eta Gartzia: Kultoko antzezlana" izeneko obrak Cafe Bilbao Formatu Txikiko Antzerki Gidoien Saria irabazi du. Jon Urraza eta Jon Zubiaga "Osoron" dira antzezlaneko aktoreak.

Aspaldiko lagunak dira. Gartzia (Urraza), bikote barik eta ond...orioz, etxe barik gelditu den sortzaile “alternatiboa” da. Eta Morritson (Osoron), rock-ero basatia izandakoa, orain ezkontzetan jotzen dabil, eta bikotearekin “hipotekatua” bizi da. Berrelkartu egingo dira antzezlan urratzaile bat sortzeko… Eta Gartziak lo egiteko lekua behar duelako, batez ere.

Aste honetan bi emanaldi eskainiko dituzte:

Maiatzak 14 astelehena, Arrasateko Unibertsitatean 20:00etan.

Maiatzak 17 osteguna, Iruńeako Antzerki Eskolan 19:30ean.