Sinadurak

"Zenbait liburu irakurtzean boligrafo gorria ateratzeko gogoa sartzen zait"

Izaskun Gracia – 'Ohe hutsetan' liburua – Balea zuria argitaletxea

Ostirala, 2018-05-04

Itzuli egin nahi luke Izaskun Graciak; ez bere herrira, bere baitara baizik. Hitzak hartu eta atzekoz aurrera jartzen ditu poema bilakatzeko. Ingurua aldakorra dela dio, eta idatziz jartzen duela ordenean. Lan amaiezin horretan dihardu neka ezin, bere miopia kontzentratzeko baliatuz. Berlinetik itzuli da  Ohe hutsetan lo egiteko egun batzuetan bederen.