Sinadurak

2018-2019 ikasturteko erreportajeak

Astelehena, 2019-07-29

Albiste honetan bildu ditugu 2018-2019 ikasturtean Hitzen Uberan atarian argitaratu ditugun erreportajeak. Urtarrilean, Uberan ataria utzi zuen Imanol Ubeda erredaktoreak, bertan zazpi urtez aritu ostean. Haren ordez, Danele Sarriugarte hasi zen lanean, lehenago ere erredakzioan hiru urtez ibilia.

2018-2019 ikasturteko elkarrizketak

Ostirala, 2019-07-26

Albiste honetan bildu ditugu 2018-2019 ikasturtean Hitzen Uberan atarian egin ditugun elkarrizketak. Urtarrilean, Uberan ataria utzi zuen Imanol Ubeda erredaktoreak, bertan zazpi urtez aritu ostean. Haren ordez, Danele Sarriugarte hasi zen lanean, lehenago ere erredakzioan hiru urtez ibilia.

Euskal Idazleen Elkarteak eta Euskaltzaindiak elkarlan-akordioa sinatu dute

Asteazkena, 2019-07-24

Euskal Idazleen Elkarteak (EIE) eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu zuten pasa den astean. Bost urterako hitzarmena da eta bi erakundeen arteko elkarlana euskararen eta euskal kulturaren sorkuntzarako, sustapenerako, garapenerako eta zabalkunderako proposatzen diren egitasmoen inguruan gauzatuko da. Andres Urrutia euskaltzainburuak eta Garbiņe Ubeda EIEko lehendakariak sinatu dute.

Abian da Agustin Zubikarai saria

Astelehena, 2019-07-22

Urtero legez, Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak Agustin Zubikarai saria antolatu dute, euskal kultura aberasteko eta idazleen lana bultzatzeko asmoz. Sari honen nobelak sortzeko beka gisa funtzionatuko du, eta irailaren 30era arte aurkez daitezke proiektuak. Jarraian bildu ditugu sariaren oinarriak.