Sinadurak

Xabier Lete "Hitzen lihoa" ekimeneko ardatz

Asteartea, 2018-11-20

"Hitzen lihoa" izeneko literatur ekimena sortu berri dute Oiartzunen. Azaroaren 30etik abenduaren 4ra Xabier Leteren obra aztertuko dute ardatz ezberdinak hartuta: musikagintza, bertsolaritza, literatura... Jarraian ikus dezkezue egitaraua osorik.

Nafarroako irakurle taldeak biltzar batean batuko dira

Osteguna, 2018-11-15

Azaroaren 24an Nafarroako Euskal Irakurle Taldeen I. Biltzarra ospatuko da. “Irakurleek elkar ezagutzeko, tokian tokiko esperientziak trukatzeko eta elkarrekin bide berriak urratzeko asmoz”. Nafarroako Liburutegi Nagusian batuko dira, Iruñean.

Zor kitatze bat iraganarekin

Asteazkena, 2018-11-14

Iñigo Aranbarrik bere lehen ipuin liburua plazaratu du: Munduko tokirik ederrena (Susa). Aspaldian duen kezka bat izan du abiapuntu: "Nola bizi atzoko guztiak gero eta pisu handiagoa hartzen didan honetan?". Urgentziaz idatzitako hamar ipuinotan topatuko duzue erantzuna.

Kazuo Ishiguro-ren "Egunaren hondarrak" plazara

Asteazkena, 2018-11-14

Amaia Apalauza eta Iñigo Roquek itzulia plazaratu du Elkar argitaletxeak Kazuo Ishiguroren Egunaren hondarrak. Jokin Zaitegi Itzulpen Saria jaso ostean publikatu dute 2017ko Nobel saridunaren liburua, Arrasate Euskaldundu Dezagun

Ezkiaga blues

Asteartea, 2018-11-13

Balea Zuria argitaletxeak Patxi Ezkiaga zenaren antologia poetiko bat plazaratu du: Blues bat bizitzari. Aurkezpen ekitaldiak eman zuena jaso dugu bideo-kronika honetan.