Author Archives: Erisentxokoilunetik

Erisentxokoilunetik

About Erisentxokoilunetik

Kaosaren, diskordiaren eta suntsipenaren jaInkosa. Atlantida hondoratu, Saharako biosferarekin bukatu, Babiloniako hiriaren gainbehera ekarri eta beste hainbat txikizio eragin zituen. Ez dugu hainbesteko pretentsiorik . Hala ere, Erisek tentatzen gaitu, ezarritako kosmosarekin deseroso sentitzen baikara. Eta kaos hori azaleratu nahi dugu txoko honetatik. Gure txoko ilunetik. Barruan uzterik nahi ez ditugun harritxoak botako ditugu, irudi edo hitz forman. Jaso nahi dituenarentzat.

DIBERTITZEA

Egunsentian zein hemisferiotan sentitzen duzu zirrara? ez zaitu oraindik inork asmatu   Eguerdian haizeak zuhaitzen adarrak mugitzen dituen bezala mugitzen zara hostoak erortzen zaizkizu eta berriak atera   Gauerdian esku hotz haiek gogoratzen dituzu desio dituzu eta dibertitzea soilik nahi … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

93

  Armak, sokak, piramideak, aldapak, harriak, kateak, tronuak, makilak, albisteak, oroitzapenak soilik izango al dira inoiz?

Posted in Komunitatea | Leave a comment

IPARRALDETIK

  Sarreran ahaztutako aterkia ikustean errotik atera zitzaizkidan arratsalde hartako irribarre guztiak.   Iparraldetik etorri zinen eta nik hatzaparrekin kristala kolpatzen jarraitzen dut    

Posted in Komunitatea | Leave a comment

ZUHURRA DEN DISTANTZIA

Zure besoak begiratzen ditut begiak itxia aurretik eta bitartean aberri bat zutenak zirrikitu bila airezko harresi zurrunetan aberri berrien bila zuhurra den distantzia batetik begiratzen diet eta ilea kzikurragoa izatea nahiko nuke, halakotan

Posted in Komunitatea | Leave a comment

NAHASTEN

Ispilu aurrean lausotua nago eta armairuan behin eta berriz galtzen naiz   Atrezzoa zer den eta zer ez den nahasten zaidanean behin eta berriz galtzen naiz  

Posted in Komunitatea | Leave a comment

JE NE SUIS PAS

    Terrorismoa zer ote den galdetu Ciudad Juarezen edo zure bizilagunari Je suis Nagore diote batzuk eta orduan nor naizen ere ez dakit banituen mugak zirriborratzen zaizkit izu gehiagorik sentitu daiteke?   Arkatzak, kristalak eta telebistako albiste gehiago   … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

DESIRA EZINA

  Barruko arroparen tiradera irekitzerakoan harez beteta dagoela ikusi nuen iraileko hondartzak bezala, epel milaka harezko erlojuren isuriak ezer ez aurkitzera kondenatu ninduten   eta biluzik ibiltzea erabaki nuen biluzik eta esku hutsik krimena egina zegoen jadanik desiratu eizna desiratu … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

HERRIMINA

  Krisalida utzi behar izan nuen zapore gabeko sagarak irensteaz aspertuta Ebaren ondorengoen mirabe indargeak fruta debekatuaren herrimina krisalida utzi nuen hark ni ito baino lehenago

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Beste behin

Piztia piztu da beste behin pizti naiz, piztu naiz nire oinotsen bolumena igoko dut banatorrela ongi entzun dezazun euriz eta beste zerbaitez aurpegia bustitzen zaidan bitartean basati sentitzen naiz moztu berri dudan ilearen puntetaraino pizti naiz, piztu naiz beste behin … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Gelditzen dena

  Jadanik zaila egiten zaitatrezzoa dena(eta ez dena) desberdintzeaeszenatokian jartzen dudanaeta benetan naizenaez dakit aktore ona izatea denagian ikusle txarra edo galdutako zuzendariabiluztu ondoren zer den gelditzen dena

Posted in Komunitatea | Leave a comment