Author Archives: Erisentxokoilunetik

Erisentxokoilunetik

About Erisentxokoilunetik

Kaosaren, diskordiaren eta suntsipenaren jaInkosa. Atlantida hondoratu, Saharako biosferarekin bukatu, Babiloniako hiriaren gainbehera ekarri eta beste hainbat txikizio eragin zituen. Ez dugu hainbesteko pretentsiorik . Hala ere, Erisek tentatzen gaitu, ezarritako kosmosarekin deseroso sentitzen baikara. Eta kaos hori azaleratu nahi dugu txoko honetatik. Gure txoko ilunetik. Barruan uzterik nahi ez ditugun harritxoak botako ditugu, irudi edo hitz forman. Jaso nahi dituenarentzat.

Takoiak

Zapatilak jantzita nituelakoan bapatean ohartu naiz takoidun zapatak zirela hamar zentimetrotik gorako takoidun zapata gorriak punta dirdira egiten zutenak nire oinentzat txikiegiak zirenak   harrituta ikusi dut takoidun zapata gorriekin eroso nitzela asfaltotik korrika ere egin nezakeela adokin zaharretako kaleetaik … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment