Author Archives: Hasier Rekondo

Meditazioa versus alkohola

Arrazoiaren ametsak tatuaia anarkikoak sortzen ditu: gizalegez jokatzea zer den jakingo bagenu, apika. Berdin litzaidakeen, une hartan, zure iruzkingile xume izan. Arrakastaren txanpon herdoildua izan nahi nuen. Aluko ile mataza apaindu nahi nizun, besterik ez. Film porno batean sorbaldaz bakarrik … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Kristaldegiko marihuana

Kristaldegiko kideen arteko konfiantza urratu egin da. BEZ, PFEZ, OHG akronimoei esker, bazkari polifonikoak eraiki ohi dituzte bion artean. Emaztearen etxean bahituko du loak bata, furgonetan prestatzen du askaria besteak. Ez zaie nahikoa izango marihuanaz puztutako faktura irenstearekin. Ez diote … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Joan-etorriaren isla gardena

Gerardo Markuletak (Oñati, Gipuzkoa, 1963) bonsaiak inarrosten diren gisara ehuntzen ditu poemak, klasizismoaren eta gardentasun lirikoaren gorazarrez. Haren azken poemario honetan, Denbora bere lekura (Erein, 2015) emeki umotutako poesia berantiarraren harribitxiak laga dizkigu. Poema-bonsai taxugile lan horretan minimalismoaren eta argitasunaren … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Hitzek salbatzen gaituztenean

Azken aldian, puri-purian dabiltza euskal literaturan genero beltzaren adar ezberdinei heldu nahi dieten joerak. Orain arte aski ez jorratutako Euskal Herriko testuinguru post-industrialean kokatutako nobelak izan ohi dira. Xabier eta Martin Etxeberria anaia zarauztarrek lau eskutara idatzitako Gizon gogorraren sekretua … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Malabar Hill

Malabar Hill-en eman zenuen arrats hartara itzuli zara. Montzoiak ez dizu bakerik ematen. Ume-begiak dituzten prostitutek apar lizunak bidaltzen dizkizute yoga ikasle bailiren. Harri zahar bati darion izerdia legez, hezetasun hezurtua hauteman dezakezu. Oro konputa ezina da. Bizitza ez da … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Porrotak zizelkatutako garaipen ametsa

Mikel Antzaren (Donostia, 1961) ibilbide literarioak antzerkiaren eta narrazioaren itsaso “arrazionalagoak” zeharkatu ditu orain arte. Argitaratutako lehen poemario honetan, Ametsak ere zain (Susa, 2015), ibilbide politiko zein existentzialaren gaineko ahots lazgarri bezain barnerakoiak uztartu nahi izan ditu, ametsaren molde “irrazionalagoa” … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Nobelaren trokelgintza

Iñaki Irasizabalek (Durango, 1969) soka luzea du nobela beltzaren eta erretratu sozialaren arteko mugan aurkitzen diren euskarazko best seller-ak ekoizteko. Bada, urliarentzat bere literaturaren oparotasuna (kasik nobela bat argitaratzen baitu urtero azkenaldi honetan) irakurterrazaren eremu gaitzesgarrian kokatzen da; sandiarentzat, berriz, … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Galderak, paradoxak, poliedroak

T.S. Eliot poeta ingelesak honela zioskun: «Inongo bertsorik ez da aske lan txukuna egin nahi duen gizonetik». Eric Dicharryren (Baiona, 1969) asmoa ez da lan txukuna egitea, inondik inora, eta zalantzak agertzen ditu formatu anitzeko hipertestu heterodoxo honetan bere burua … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Zin dagizut

Zin dagizut ez natzaizula inoiz akaberaz mintzatuko, zin dagizut ez dudala inoiz deserriko biderik hartuko, zin dagizut ez dudala inoiz pentsamenduen aurka arrats eternalik azpiratuko, zin dagizut ez dudala inoiz Shakespeareren sonetorik ahoskatuko Pessoarik irakurri gabe, zin dagizut edozein eguzki eklipse komertzialpean aurkitu nazakezula … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Auto-kulturgintzaren tripakiak

Edorta Jimenezek behin esan zidan euskal kulturan agerikoa ez dela beti sinetsi nahi dugunaren isla. Euskal sortzaile autonomoak askotan ozta-ozta bizi dira, politikari edo funtzionarioen kastek bizi duten paradisu idealizatutik baztertuta erabat. Euskal literaturan, esaterako, inor gutxi bizi da idaztetik … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment