Author Archives: Edu Zelaieta Anta

Derrigorrezko utopia bana

(Guk ihes egin dugu. Kanporatuak gara, desterratuak. BERTOLD BRECHT)  Ihesi gatoz lubaki hiltzaileetatik, heriotzaren kontrako talka saihestu zezan gorputzak. Ozta-ozta egin ahal izan diogu izkin mila buruko gerraren piztitzar ankerrari.   Kilometro asko ibili ditugu, biharko eguna urrunago gerta dadin … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Eskolak galduko du mundua

 “Eskolak galduko du mundua”. Hala esaten omen zuten aspaldian Euskal Herriko zenbait txokotan. Berako osaba Joxe Marik kontatua didanaren arabera, berak ere entzun zuen inoiz arestiko esaldia mutiko koskorretan, duela 50-55 urte inguru. Nonbait, herriko zaharrak ez ziren fio eskolan … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Zibak

  Modan jarri dira zibak berriro. Batez ere haurrak inguruan dituzuenok ondo konturatuta egongo zarete honezkero, eskoletan, parkeetan edota kalean bertan. Neuk ikusitakoaren arabera esango nuke azken urte hauetako moda indartsuenetako bat izan dela haurren artean, indartsuena izan ez bada. … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Heriotza erakutsi

Deus guti erakutsi uste zizun aitak etxe berean bizi izan zineten urteetan, umezaroan eta nerabezaroan, gurasoak banandu artean. Hala azaldu diozu Rakeli, aita axaleko berniza izan zela zuretzat (amari “brotxa lodia”ren irudia eman diozu). Bernizaren metaforaren frogagarri, erantsi duzu aita … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Autoezagutza

Oso gauza arraroak egiten hasi da gaur goizean bost urteko semea, hura eta biok gosaria hartzen ari ginela etxeko sukaldean. Halako batean esan dit, azken bi-hiru urteotan lehen aldiz, eztirik ez zuela nahi ogian. Ondoren, gustatu bai baina hartzea pixka … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Zazpi aforismo

Kasurik onenean, bide luzea aurretik eta osasuna lagun ibilian, bizi guztia dugu heriotza onartzeko. Geurea nahiz besteena. Zahartzea da ezbairik gabe gerta dakigukeen gauzarik hoberena. Aitzitik, inork ez du zahartu nahi. Zinikoek ez dute aforismo bat bera ere merezi. XXI. … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

W. eta E.

W. eta E. W. eta E. anaia-arrebak dira. Urte batzuk zeramatzaten elkar ikusi gabe; ez fisikoki, ez birtualki. Duela gutxi berriro elkartzeko aukera izan dute, hemen, Euskal Herrian. 1998an ezagutu genituen guk W. eta E., Hondurasen, Mitch urakan bortitzaren aurretik. … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment