Author Archives: Mikel Ibarguren

Haikuketan (15)

Lo gutxiago eta amets gehiago eginez nator *** Existitzea benetan izatea da asko jota *** Isilpe honen amildegian doa pentsakizuna

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Haikuketan (14)

Zalantza bat dut ezin zehazturiko zalantzan *** Memoriak dit ezartzen betidanik norabidea *** Noiztik gabiltza ezerezaren bila eskuak hutsik?

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Haikuketan (13)

Zure izena ikasi zuten atzo nire ezpainek *** Sentimenduak arrazoiari buruz ez daki ezer *** Zure lurrina dakar udaberriak azal berritan

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Haikuketan (12)

Esan daitezkeen esan gabeko hitzak ditut gordean *** Eta bagoaz denbora galdu gabe urrun hartara *** Hemen honetan egin nahi dut aldarri aldi berria

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Haikuketan (11)

Pospolo batek ezin du bakarrikan gaua argitu *** Urreliliak goizero zabaltzen du bere begia *** Esna orduko neure bila hasten naiz barru-barrutik  

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Haikuketan (10)

Banaiz ta beraz existitzen dudala deduzitzen dut *** Batzutan sustrai beste batzutan hosto izan nahi nuke *** Handikan hona edo hemendik hara baina itzuli

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Haikuketan (9)

Ipar-orratzak zure latitudea seinalatzen du *** Zure aldabak esnatzen nauenean zoriontsu naiz *** Zure laztanen ezkatak azalean zaizkit itsatsi

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Haikuketan (8)

Geroko gero iragana ez dago oraina baino *** Zure begian ikusi dut gorderik nire biharra *** Zutaz oroituz ortzemuga berriak zaizkit urratzen

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Haikuketan (7)

Espazioa ausentzian dagoen presentzia da *** Oihartzun batek beti itzultzen digu ahots galdua *** Leiho ertzetik argiak nire mina du arakatzen

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Haikuketan (6)

Gure ametsek argia dute pizten ilunordutan *** Ahapez dator egun berria gure orpoetara *** Arrats gordean isiltasuna zaigu sarri mintzatzen

Posted in Komunitatea | Leave a comment