Author Archives: Mikel Ibarguren

Haikuketan (5)

Idealista bat naiz, errealista naizen heinean *** Utopia da nire ez-lekuaren muga bakarra *** Eta Itaka helmuga beharrean bidea balitz?

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Haikuketan (4)

Nonbait izanik inon izatekotan nonahi nahiago *** Ibilbideak erakusten dit beti nondikan joan *** Goian zerua ta behean bidea aski dut gaurkoz    

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Haikuketan (3)

Atzoko gauak ekarri du berekin gaurko eguna *** Barne-ahotsak esaten dit goizero iratzartzeko *** Akorduetan etorriko dira gaur egun galduak

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Haikuketan (2)

Paisaia nire barne egoeraren ispilua da *** Masustak bide ondoko sasitzan oroiminetan *** Esperantzarik gabe noa aurrerantz itxaropentsu

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Haikuketan (1)

Pentsakor nago orri zuriari so, hitza non dago? *** Berbak barruan duen pentsamendua idatzi nahi dut *** Bakardadea nire barnebideko itzal hotza da

Posted in Komunitatea | Leave a comment