Author Archives: Aritz Gorrotxategi

Gatazka: literatura eta etika

Isiltasun pisua      Orain gutxi, Itxaro Bordak artikulu deigarria argitaratu du Argiaren edizio digitalean, Traumaren tramak izenburukoa. Hartan gatazka armatuak euskal literaturan egin duen ibilbidea aztertu du, gordin eta garbi aztertu ere. “Abertzale lehorretako idazleek, egia, ez zuten gaia anitz … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Mitoak posterrean

Jon Kortazarrek Luma eta lurra liburuan dioenez, Atxaga Gabriel Arestiren harria suntsitzen saiatu zen Etiopian. “Harea (Etiopiako sinbolo indartsuenetako bat) hori poesia sozialaren sinbolorik nagusienaren ironia da. Gabriel Arestik, gaurko euskal poesiaren fundatzaile eta aita freudianoak, Euskal Herria sinbolizatzeko harriaren … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Plaza eta Akademia

Maialen Lujanbiok jakintza Akademikoa eta Plazakoa bereizi zituen EHUko udako ikastaroen inaugurazio ekitaldian. Jakintza mota ezberdinak aipatu zituen, eta esan zuen jakintza horietako batzuek (lengoaiaren artea edo bertsolaritza) ez dutela lekurik jakintza arautu eta ofizialean, eta, batak besteari ezer kendu … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Literatura enlatatua

Gero eta maizago gertatzen den kontua da: liburuez hitz egiteko edo haiek saltzeko orduan, literaturarekin zerikusirik ez duten gauzez, gailuz edo produktuz inguratuta azaltzea liburua. Literaturaren inguruan egiten diren zenbait ekitaldi edo adierazpidetan gero eta nabariagoa da joera hori. Liburua … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Zinema, haurrak eta gainestimulazioa

Gauza ohikoa da telesail eta pelikula askotan isiltasunari tarterik ez eskaintzea. Bereziki, haurrei zuzendutako pelikuletan. Azken urteotan, halako mordoa ikusteko aukera izan dut: Shrek, Monstruos S.A., Cars, Madagascar, Kung-Fu Panda, The Croods, Toy Story saila, Bob Esponja, Rango, Frozen, Big-Hero … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Literatura konprometitua

Sartreri zor diogu neurri handi batean literatura konprometituaz gaur dugun zentzua, baina pentsalari frantziarrak aldarrikatutako konpromiso hura alderdi komunistarekin hertsiki lotua zegoen argiki; esan nahi baita, alderdi horrekiko konpromiso leial eta zenbaitzuetan itsuarekin. Garaia ere horretara emana zegoen: aldarrikapen irmoak, … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Artea arte gabe

                                                                    I Gaur egun “artista” hitzak badu halako prestigio bat, sormenarekin, asmatzeko gaitasunarekin lotua. Jainkotasun puntu bat ere baduela esan liteke, haren dirdira apurka-apurka gutxituz doan arren. Paradoxikoki, jainkotze horrek ez du zerikusi handirik artea sortu zen sakratutasun testuinguruarekin. Greziar … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Boterearen itzala euskal literaturan

I Euskal literaturan paradigma diren klasiko ezagun batzuk pentsamendu korronte ezberdinen aurkako erantzun bat izan ziren. Axularren Gero Erreformaren aurkako erantzun bat izan zen; Peru Abarka, ilustrazioaren aurkakoa; Garoa, berriz, sozialismoaren aurkakoa. Ezaugarri literarioez gain, klasiko horiek badituzte ere ezaugarri … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment