Author Archives: Ian Sancho Linares

Sarraila zulotik argiari begira

Jainkoa atea da; gizakia, berriz, giltza.

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Elkarrekin

Gizarteak sailkatzen gaitu jaioterriaren arabera. Begirunea nagusi bagenu hobe litzateke ezaguera. Bejondeizuela, etorkinak! Jatorriagatik ez du ardura, guztiok joan behar dugulako jana ematen diguten lekura. Muga igarogaitzetan zehar, auskalo zenbat beldur-ikara. Bizikidetza oinarritzat joz, koskak berdintzeko lagunak gara. Gutariko bakoitzari … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Gallartaren hilobi hutsa

Antzinako Gallartak meatzaritzari zor zion guztia heriotzaz ordaindu zuen ni jaio baino lehen. Hala ere, amak, zazpi urte nituelarik, bertako meatzal iraganaldiranzko leihoa ireki zidan: -Gallarta, aspaldi, “Bodovalle” meatzeko zuloak gaur egun hartzen duen lursailean eraikia zegoen. -Kontxo! Ez nekien! … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Adarra jotzen abere beltzen bizkarretik

Uraiaga haitzuloaren ahotik “Pepita” meatzeko burdina azaleratzen zutenean, lehenik inguruko geltokian metatzen zuten, ondoren aire-tranbiaz eramateko, kilometro batean zehar, Galdames-Sestao meatzal burdinbideari atxikiriko La Aceñako geltokiraino. Aire-tranbia motor elektrikorik gabe zebilen, burdinaz betetako baldeak Uraiagatik La Aceñarantz beheratzean sorturiko indarraren … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Eguzkipean gizakiok dugun bidaidea

Itzalak arintzen digu gorputzaren bakardadea.

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Langile-odolez zipriztinduriko iragana

Gallarreta (Gallarta) herriaren lurpeko burdina artean ustiatzeke zegoen garaian, gertuko meategietan langile-buru batek sei edo zortzi peoiz osatutako meatzari talde bakarra izan ohi zuen bere esanetara, astelehenetik larunbatera, biak barne. Bertako meatzari bakoitzak 14 tona mea eskuz eta indarrez kargatu … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Txulok itzala utzi zuen nigan

Hamalaugarren urtebetetzearen biharamunean hasi nintzen ni Galdames udalerriko meatzaritzan lanean, abeltzaintza eta nekazaritzari atxikitako eginkizunak saihestu barik baina. Baserriko seme nagusiena izaki, eta beharrak eraginda, hirurotan gogor jardutea egokitu zitzaidan. Lehenengo bi urteak meatzariei eta harrizulatzaileei lana errazten igaro nituen, … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Hemengoa ez da betiko

Ez zaituztet gogaitu nahi, baina gogora ezazue hil-beharra. Gaitz gaberik gabiltzanetik heriotzari atzea emanda bizi garela esan daiteke. Ordea, gure sortzetik bertatik onartu beharreko laguna da, zeren eta egoera honetan ez baitago inmunitaterik. Gauden lekuan gaudela ere, gorputza badoa gainbehera. … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment