Author Archives: Urt Zubiaurre Otamendi

Urt Zubiaurre Otamendi

About Urt Zubiaurre Otamendi

Izenik gabeko lurrak. Erein, 2016

Ipuin bat nola itxi

GAUZAK BERE HORRETAN ezin uztea omen da gizaberearen maldizioetako bat. Beste modu batean esateko, demagun ipuin motz bat irakurri duzula. Orrialde bakarra okupatzen du ipuinak, hogeita hamar lerro asko jota. Baina demagun ez dela ipuin normala. Etengabe, esaldiz esaldi hazten … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Etxeko piztien saila: 5. Eulia

IKUSTEKOA ZEN TABERNARA sartzean zekarten aurpegia. Bikote haren begietan nahasten ziren nekea, beldurra, etsipena eta lo falta itzela. Neu bakarrik egon izan banintz jakingo nukeen nolako harrera eman. Nola lagundu euren etsipena baretu zedin. Baina arrats parterako hemen zegoen jadanik … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Etxeko piztien saila: 4. Ardia

HIK HEUK, Errekontako mendi-lepo miresgarrian kokatuta, belaze zabala besterik ez duk ikusten. Ikusten duk zuhaixka bat bakarturik dagoena, baina ez haiz gauza zuhaixka horren egoera nolakoa den hautemateko, ez dakik zenbat pairatzen duen zuhaixkak haizea, ea amesten duen basoaren edo … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Etxeko piztien saila: 3. Zakurra

BALITEKE ISTORIO HAU etengabe gertatzea, egunero-egunero gertatzea, eta horregatik hain justu jarraitu behar diogu pertsona horri atzetik, herritik irtetera doanean, Garagorritik gora abiatzen denean, Marizulo pasatu eta Besabiko benta mitikora iristen den arte. Eta jarraitu behar diogu, batik bat, bide … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Etxeko piztien saila: 2. Behia

EIDER RODRIGUEZEN IPUIN itogarrian bezala, neuri ere heldu zitzaidan Buenos Airesera joateko unea. Ez nuen taxirik hartu aireportuan, agian horregatik eguerdira arte ez nuen izan nire helmugara heltzerik, hiriaren hegoalderaino heltzerik hain zuzen. Almagro auzoan baitzegoen liburutegi ñimiñoa, eta hantxe … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Etxeko piztien saila: 1. Txoria

EZ GARA JENDE GAIZTOA. Ez gara munstroak, sadikoak edo krudelak, baina 5:45eko autobusa hartzen dugu egunero, eta horretan datza kontu guztiaren muina. Badakigu bizitzak eta gainerako langileek barre egiten diguzuela aurpegira, eta ez dagoela inor gu baino lehen autobusa hartu … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment