Author Archives: 0_Patxi Zubizarreta

Zu zortzigarren?

Maiatzaren 25ean, Hendaian, Abadia gaztelupeko Nekatoenea egoitzak berriro ere beso zabalik aterpetu gintuen: mundu osotik itzulitako hainbat eta hainbat pintore eta eskultore, eta, haiekin batera, Amaia Hennebutte, Fernando Morillo, Aitzol Lasa eta laurok, nahiz eta sormenezko habia horretatik Ekhiñe Egiguren, … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

eta amaitzen jakin

Dickens edo Stevenson bezalako kontalari petoa dugu Roald Dahl idazle galestar ahantzixea. Luis Berrizbeitiak itzulitako Ixtorio hautatuak irakurriz gero, ziur egon berriro ere sentituko duzula haur denborako lehen irakurketen zirrara eta plazera. Guardasolaren gizona dut bereziki gogoan: ama-alaba batzuk Londresen … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Autore berbera

Haur liburuaren egun zirtolariaren eta Liburuaren Egun seriosaren arteko bien bitarte honetan, Xuan Bello poeta asturiarrak asmatutako leloa datorkit gogora: «Analfabetoa: irakurtzen jakin arren, irakurtzen ez duena». Hori dela eta, Siadecok Elkar argitaletxearen eskariz egindako inkestan, ez dakit behar bezala … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Zentsuraren itaxurak

‘Niri Jainkoa ez zait interesatzen’, bota zidan behin gaztetxo batek, jakin gabe, seguruenik, Jainkoa izan dela, mendeetan zehar, euskal literatura santujalearen zutabe eta ardatz. Gaztetxoari ez nion otoitz hau berritu: «Casciako Rita santua, zure bitartekaritza behar dut Jainko Aita Ahalguztidunak … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Idazkurlea

‘Patxi, mesedez, ez oparitu libururik, bestela gurasoek irakurtzera behartuko naute’, bota zidan behin gaztetxo batek. ‘Euskaldunek ere gaztelaniazko liburuak eskatzen dizkidate, euskarazkoak tristeak direlakoan’, nabarmendu zidan oraintsu bibliotekari batek. ‘Nahiago dut erdaraz irakurri, euskarazko liburuek akitua naukate’, aitortu berri dit … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment