Author Archives: Txema Arinas

Txema Arinas

About Txema Arinas

Txema Arinas (Gasteiz, 1969) Oviedon bizi da itzultzaile lanetan. Euskal Herriko Unibertsitatean Historia lizentziatua. Azken urteotan bidaia-agente, import-export arloan eta irakasle ihardun du. Hamar nobela argitaratuak ditu: Gaitajolea (2007), Los años infames (2007), Euskara Galdatan (2008) Anochecer en Lisboa (2008), Maldan Behera Doa Aguro Nire Gorputz Biluzia (2009), Zoko Berri (2009) El Sitio (2009) Azoka (2011), Borreroak baditu hamaika aurpegi (2011) eta Muerte entre las Viñas (2012), Como los Asnos Bajo la Carga (2013), En el País de los Listos (2015), Testamento de un impostor (2017) . Halaber, "Sabino Arana o la Identidad Pervertida· (2008) eta "EL Imposible Perdido, Pasado y presente del euskera en Álava, entre la imposición y la reivindicación" izeneko entseguak. Badu ere http://quejicakexontzia.blogspot.com/ izeneko bloga.

EUSKAL ROCK&ROLLAREN GAINEKO BI ZERTZELADA

  Lehenengoa. Bart gauean irakurria, Joxean Agirreren GIZAJOEN KATALOGOAN liburuan; nik uste pasarteak merezi duela hona osorik ekartzea: “CICATRIZ EN LA MATRIZ -Eukal rockaren aurpegi biak, argiena eta ilunena, biltzen dituen talde gasteiztarra. Las Nieves psikiatrikoan eraturiko lehen desintoxikazio unitatean sortu … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

AMA KOPETARAINO

                     Ama etorri zaigu sano aztoratuta. Gaur goizean hiri erdiko kalerik luzeenetik zehar zihoanean etakide bati eztanda egin dio bonba batek, bizkar gainean zeraman motxilaren barruan. Egundokoa izan omen da eztanda. … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

HONDARRAK – RUBEN SANCHEZ BAKAIKOA

Ruben Sánchez Bakaikoaren aurreneko nobela, Hondarrak, irakurri dut. Egia esanda birritan egin dut, besteak beste ikaragarri arin, xamur, atsegom leitzen baita. Izan ere, oso tentuz, mimoz idatzita dago, nabarmen baita oso egileak luze eta gogotik zaindu/txukundu/borobildu egin duela. Alde horretatik, … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

IHAUTERIAK/(H)ARATOSTEAK/KARNABALAK, HAINBAT ZERTZELADA

Atorrak, Markitos, Kotilungorriak, Zamaltzain, Erraldoitxoa, Hartza, Mamoxarroak, Ziripit eta Miel Otxin, Joaldunak, Zakuzaharrak, Momotxorroak, Kaskaboboak eta abar eta abar. Emango luke euskaldunek euren buruak mozorratzea oso atsegin dutela, bai. Halere, beldur naiz gustokoen dituzten mozorroak oso bestelakoak diren, eta ez … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

AMUA – ARITZ GORROTXATEGI

 Ez zait askotxo gustatzen poesiaz idaztea, poesia izanda ere oso txikitan gozatu egin ditudan euskarazko lehenengo idatziak, Gabriel Arestirenak hain zuzen, nire haurtzaroarekin berehala, zuzenean, estu-estuan, batzen nautenak, alegia. Poesiarekin hainbat gauzarekin bezala, gehienekin egia esanda, betiereko diletante izaten dut … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

HAU DA UMORE EMEA, HAU!

-Egia al dun, laztana, Michel Houellebecqek dioena, emakumezkook ez duzuela umorerik. -Zer??? -Bai, berak argi eta garbi zion La Possibilité d’une île liburuan: “les femmes manquent d’humour en général, c’est pourquoi elles considèrent l’humour comme faisant partie des qualités viriles” … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

HIK EZ DAKIK ZER DEN BELDURRA – KARLOS LINAZASORO

 Oso gogoko izan ohi dut Karlos Linazasororen lana, lan oparoa gainera, nola edo hala jenero guztiak jorratu dituena eta betiere oso ukitu propio, berezi eta zoli batez, fundamentuzko edozein egileri halabeharrez eskatu behar litzaiokeena. Zertan datza, ordea, Linazasororen ukitu berezi … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

KOTXEZ ZOAZENEKO BERTSO EZIN KASKARRAGOAK

Hasi da Gabonetako erromeria, Urruneko etxe arrotz batera naramate gatibu. Ospatzeko abenduroko komeria. Ea aurten ere suertatzen naizen salbu.   Emazteak agindua eman dit oso argi, Saia hadi kexatzen ahalik eta gutxien. Kontzientzia ordea nik dut beti garbi, Emandako hitza … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

ERBESTEKO ELURRA – FELIPE JUARISTI

Nago Felipe Juaristiren nobelagintzan hainbat genero, edo hobeto esanda, eremu literario ezberdin jorratzeko joera nabarmena dela, hau da, bere narragintzari eusten dioten oinarrizko edo funtsezko gaiak zein moduak oso bertsuak direla, baina ez ordea bere literaturan –berdin io poesia edo … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

ATXAGARA BUELTAN

Ekin izan diot Bernardo Atxaga berrirakurtzeari, bai, orain dela astebete batzuk eman zioten sari potolo baten ondorioz. Ez nuen Obabakoak hiru bider irakurri nahi. Badakit Obabakoak liburu aparta dela, bere garaian euskal narratiba goitik behera astindu eta nolabait eraberritu zuela. … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment