Author Archives: Danele Sarriugarte

“Artea eraikia da eta denok dakigu eraikia dela, baina, ez bagara konturatzen Teleberria ere eraikia dela, gaizki gabiltza”

Artea fikzio ote den, horixe galdetu duzu liburuaren hitzaurrean, eta, ondoren, elkarrizketetan, esan duzu arteak gainditu egiten duela fikzioaren eta ez-fikzioaren arteko dikotomia hori. Nik hauxe galdetu nahi nizuke, ordea: historia egiteko modu bat al da artea? Milan Kunderak badauka … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

“Liburuan badago haurtzaroa eta inozentzia berreskuratzeko aldarrikapen bat, oso zentzu politikoan”

Zer moduz, publikatu osteko zurrunbilo honetan? Ondo, pixka bat arraro. Adibidez, egoera honetan, urte askoz oso ohituta egon naizelako beste aldean egoten eta galderak egiten, eta errazagoa da hori galderei erantzutea baino. Gainera, aurkezpenean esan nuen moduan, niretzat gauza bat … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

“Zerbait oso latza gertatu denean, zer egingo dugu: alfonbra pean gorde edo hara joan eta arakatu?”

Orain aste batzuk aurkeztu zenuen Amek ez dute. Gogoan duzu zerk piztu zuen nobelaren lehen izpia? Gauza baten ondorio da: amatasunaren inguruan egin ditudan hausnarketen, burutazioen eta dokumentazio-lanaren ondorio. Bat-batean, amatasunak garrantzia handia zeukan nire bizitzan, eta gehiago jakin nahi … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Kontatu ez dena kontatzeko hiru bide

HIK HEUK EGIN BEHARRA Lerro hauetara ekarriko ditudan hiru autoretik bik beren haragitan bizitako bortxaketa kontatu dute. Eta biak datoz bat: bortxaketaren ostean, bila eta bila ibili ziren liburutegi eta liburu-dendetan, baina ez zuten aurkitu beren esperientziaz argirik eman ziezaiekeen … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

“Idaztean, asko gozatzen dut errealitate-zati infinitesimalak hartuz, halako Frankenstein batzuk egin, eta ibiltzera bultzatuz”

Bihotz handiegia argitaratuko zenuela jakin eta berehala etorri zitzaidan burura Alice Munroren ipuin liburua: Zorion handiegia. Munro omendu nahi al zenuen? Izenburua jarri nuenean ez neukan hori buruan, batere. Lehenengo ipuinaren izenburua zen eta kardiopatia bati egiten dio erreferentzia. Baina … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment