Author Archives: Jon Barberena

Jon Barberenaren iritzi artikulua: “Poesia eta iraultza”

Berriki hil zaigu Nanni Balestrini idazle italiarra, baina bere hitzek ez dute indarrik galdu. Duela zenbait urte Argia aldizkarian adierazi zuen matxinadak ez direla paperean asmatzen, ekinez baizik, eta borroka eginez ikasten dugula nola borrokatu. Aspaldiko elkarrizketa berriz ere leitzen … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Jon Barberenaren iritzi artikulua: “Neurrigabe neurtzen”

Neurrigabe eta neurriz kanpo neurtzen gabiltza gizonok. 27 zapata Argiako blogean neurrien inguruan aritu da berriki Imanol Epelde, eta, bertan, adierazten du urtean 15.000 zakil operatzen direla tamaina luzatzeko asmoz. Nonbait, herrialde garatuetako gizon zuri, heterosexual eta maila ekonomiko ertain … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Jon Barberenaren iritzi artikulua: “Luxu prekarioa”

Sormena bakardadea da. Bertso eskolako pareta zartatuari kantatutako bertsoen oihartzuna; antzoki hutsetan gorpuztutako pertsonaien bakartzea; soinua doinu eta doinua musika bihurtu nahian, kitarrarari eginiko zirri intimoa; eta flexoaren fokopean, inoren oniritzirik gabe, paper zuriari tatuatutako azala. Sormena biluztea da. Barne-barneko … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Jon Barberena Ibarraren iritzi artikulua: “Ornitorringoaren sexua”

Ez. Ez nuen nahi. Ez nuen nahi, baina berriz ere zure solas batzuen inguruan idatzi behar dut, Ana Beltran. Hezkuntza Saileko galdetegi batean, sexuaz galdetzean, hiru aukera ageri ziren: neska, mutila edo bertze bat. Bertze bat aukerak, nonbait, aztoratu zaitu … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Jon Barberenaren kolaborazioa: “Ikusiezinak eta ikusezinak”

Antibiotikoen erabilera egokia bideratzeko kanpaina martxan paratu berri da Nafarroa Garaian. Ana Beltranek, PPNko hautetsiak, gai horren inguruan biztanleak sentsibilizatzeko hedatu diren kartelak direla eta, hautsak harrotu ditu Twitterreko bere kontuan. Bertan, Nafarroako Gobernua euskara inposatzen dabilela adierazi du eta, … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment