Author Archives: Antonio Casado Da Rocha

Antonio Casado da Rocha: “Hernani Kale Literaturaren modus operandi”

Duela lau urte hasi ziren literatura irakurraldi bereziak antolatzen Hernanin. Hasiera Argiako blogean deskribatu nuen, baina 11 irakurraldi egin ditugu eta bakoitza ezberdina izan da. Orain lagun askoren artean ezaugarri batzuk finkatu ditugu eta hemen paratu nahiko nituzke, beste irakurraldi … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Antonio Casado da Rocharen iritzi artikulua: “Trabatua”

Egunotan idazketa praktika berri batekin esperimentatzen ari naiz: “Trabatua” (stuck) izeneko teknika edo ariketa, jatorriz Arawana Hayashik garatu zuena Gizarte Presentziaren Antzerkiaren (Social Presencing Theater) barruan. “Theater” hitza bere zentzu etimologikoan ulertu behar dugu hemen: grezierazko theâsthai aditzatik dator, “begiratu” … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Antonio Casado da Rocharen hirugarren iritzi artikulua: “Balkoi literatura”

Badago literatura ona, literatura txarra, eta erdipurdikoa. Eta badago kale literatura: irakurzaletasuna espazio publikoan aldarrikatzeko ekintzak, Hernani Kale Literatura kuadrillan egin ditugun bezalakoak. Eta orain, halabeharrez, balkoi literatura asmatu dugu. Antzinako Japoniako terrazetatik renku generoa datorkigu: festa txikia, non egun … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Antonio Casado da Rocharen iritzi artikulua: “Silotik ekosistemara”

Duela gutxi irakurri dut Irati Labaien irakaslearen pieza eder bat, zeinak “ikasle konprometituak eta aktiboak” izatearen zailtasuna laburbiltzen duen: helburuak helburu, zaila da erronka berriei ikuspuntu anitzetatik erantzuna ematea nor bere zuloan edo siloan jarraituz gero. Zorionez, egon badaude zirrikituak, … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Antonio Casado Da Rocharen lehenengo iritzi artikulua: “Klasikoak birziklatuz”

Gasteizko Arte eta Lanbide Eskolarekin elkarlanean, Unibertsitate Pabiloian zabaldu dute “Walden” izeneko erakusketa bat, apirilaren 30ra arte. 31 grabatuez osatuta, artista bakoitzak Waldenetik esaldi bat aukeratu eta ilustratu du. Walden dugu Henry David Thoreauren libururik ezagunena, hamaika ediziotan munduratua izan … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment