Category Archives: Komunitatea

HAU DA UMORE EMEA, HAU!

-Egia al dun, laztana, Michel Houellebecqek dioena, emakumezkook ez duzuela umorerik. -Zer??? -Bai, berak argi eta garbi zion La Possibilité d’une île liburuan: “les femmes manquent d’humour en général, c’est pourquoi elles considèrent l’humour comme faisant partie des qualités viriles” … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

HIK EZ DAKIK ZER DEN BELDURRA – KARLOS LINAZASORO

 Oso gogoko izan ohi dut Karlos Linazasororen lana, lan oparoa gainera, nola edo hala jenero guztiak jorratu dituena eta betiere oso ukitu propio, berezi eta zoli batez, fundamentuzko edozein egileri halabeharrez eskatu behar litzaiokeena. Zertan datza, ordea, Linazasororen ukitu berezi … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

KOTXEZ ZOAZENEKO BERTSO EZIN KASKARRAGOAK

Hasi da Gabonetako erromeria, Urruneko etxe arrotz batera naramate gatibu. Ospatzeko abenduroko komeria. Ea aurten ere suertatzen naizen salbu.   Emazteak agindua eman dit oso argi, Saia hadi kexatzen ahalik eta gutxien. Kontzientzia ordea nik dut beti garbi, Emandako hitza … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

ERBESTEKO ELURRA – FELIPE JUARISTI

Nago Felipe Juaristiren nobelagintzan hainbat genero, edo hobeto esanda, eremu literario ezberdin jorratzeko joera nabarmena dela, hau da, bere narragintzari eusten dioten oinarrizko edo funtsezko gaiak zein moduak oso bertsuak direla, baina ez ordea bere literaturan –berdin io poesia edo … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

ATXAGARA BUELTAN

Ekin izan diot Bernardo Atxaga berrirakurtzeari, bai, orain dela astebete batzuk eman zioten sari potolo baten ondorioz. Ez nuen Obabakoak hiru bider irakurri nahi. Badakit Obabakoak liburu aparta dela, bere garaian euskal narratiba goitik behera astindu eta nolabait eraberritu zuela. … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

HAU LOTSA!

  Hau lotsa! Hori da adarra jotzea! Haiek dira komeriak!   Goizean goiz jotzen ez duen esnagailu asaldagarria. Bizkarretik behera jausten ez den dutxako tanta beroa. Ezpainak kizkaltzen ez dituen kikarako kafe beroa. Kalera irtetear zaudela inon topatzen ez dituzun … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

GIZON HANDIA ETA TXIKIA

Gizon handia epailea zen, erretiratu eta gero haren inguruko guztiak epaitzen jarraitzen zuen etengabe. Gizon handiak oso uste handia zuen bere buruaz. Beharko, epaile lanaz gain aspaldi baita bere autonomiako Justizia sailburua, Estatutuko Justizia Ministerioko azpi-idazkaria ere izana zen. Badirudi, bere esanetan … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

GOLDSMITHEN IKASLEA – JOXEAN AGIRRE

 Zergatik ditut hain gustuko Joxean Agirren liburuak? Autore peto-petoa delako nire kontzeptuaren arabera behintzat, hau da, estilo eta mundu propioak, bereziak, kuttunak dituelako. Taxuzko idazlea erraz eta atseginez bereizten den idazkera baten jabea delako. Nire ustetan behintzat, berriro diot, literatura … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

NAIZENA

Ni naiz naizena. Baina, nor naiz ni? Ni ez naiz izan nahi dudana.   Ni ez naiz inoiz lagun ona izan. Ni ez naiz inoiz maitale zintzoa izan. Ni ez naiz inoiz bidaide zolia izan. Ni ez naiz inoiz gizaki … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Artxipielagoaren negatiboan

  Ez dakit zenbat bide luzatu ditudan paralelotan marratuta, izan nahi nukeen guztiaren saiakera plural eta nobatoen sinbolo gisa.   Gure garaia etorkizunean esplikatzeko erabiliko diren sinonimo guztietako bat besterik ez naiz. Norbait izateko konplexu historikoz xahutzen ditut denborak, areago … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment