Category Archives: Komunitatea

Elkarrekin

Gizarteak sailkatzen gaitu jaioterriaren arabera. Begirunea nagusi bagenu hobe litzateke ezaguera. Bejondeizuela, etorkinak! Jatorriagatik ez du ardura, guztiok joan behar dugulako jana ematen diguten lekura. Muga igarogaitzetan zehar, auskalo zenbat beldur-ikara. Bizikidetza oinarritzat joz, koskak berdintzeko lagunak gara. Gutariko bakoitzari … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Gallartaren hilobi hutsa

Antzinako Gallartak meatzaritzari zor zion guztia heriotzaz ordaindu zuen ni jaio baino lehen. Hala ere, amak, zazpi urte nituelarik, bertako meatzal iraganaldiranzko leihoa ireki zidan: -Gallarta, aspaldi, “Bodovalle” meatzeko zuloak gaur egun hartzen duen lursailean eraikia zegoen. -Kontxo! Ez nekien! … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Askatasuna helburu

“Nork ez du maite askatasuna nahiz ta leher dadin esku artean?” Hertzainak   Askatasuna genuen helburu. Zenbat ginen? Ehun, berrehun, hirurehun… Berdin zion. Ez ginen bakarrik. Alde genituen Herria, Aberria eta Arrazoia. Ez ginen galtzeko. Sinesmen sendo batek gidatzen zituen … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Adarra jotzen abere beltzen bizkarretik

Uraiaga haitzuloaren ahotik “Pepita” meatzeko burdina azaleratzen zutenean, lehenik inguruko geltokian metatzen zuten, ondoren aire-tranbiaz eramateko, kilometro batean zehar, Galdames-Sestao meatzal burdinbideari atxikiriko La Aceñako geltokiraino. Aire-tranbia motor elektrikorik gabe zebilen, burdinaz betetako baldeak Uraiagatik La Aceñarantz beheratzean sorturiko indarraren … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

“Idazten dut”

“Aspaldi nago idaztera kondenaturik. Baita bizitza gutxi dagoen lekuetan ere”. Azalpenak azalpen, bere obrak definitzen du poeta ondoen. Idazten dut poeman daude, hain zuzen, Alaine Agirreren Txoriak etortzen ez diren lekua  (Erein) liburua ulertzeko gako denak, edo gehienak. Guztiz konfesionala baita. Liburu … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

“Zuri nahi nauk”

Zuri nahi nauk Hik egunsenti nahi nauk, Nahi nauk aparrezko, Nahi nauk nakarrezko. Zitoria nola, Garbia oroz gain. Lurrin fineko. Korola hetsiko.   Ilargi-izpi batek ere Irazi gabea. Bitxilorerik batere ez nire Ahizpatzako. Hik elurkara nahi nauk, Hik zuri nahi … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

“Urrun”

Urrun ez zaitez ibili zure buruko animalien gainetik ez ezazu hain arinki ireki zure bularreko kremailera ez orakulua kontsultatu koma egoeran bizi zarenean ez moztu zure belardia beste inoren segaz ez eraman berro-zopa eztarrira beroegi dagoela ez trukatu erradiografiarik txarolezko … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Azken hatsen lapurra

Argazkia: Anastasia Kafritsa —Winslow doktorea heldu da —berri eman zuen mirabeak logela ilunera sartzean. —Etor dadila —agindu zion etxekoandreak, ohe ondotik mugitu gabe. Soilik medikua iristean urrundu zen ohean zetzan senarrarengandik, pultsua har ziezaion. —Ez dago ezer egiterik —mumurikatu zuen … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Etxeko piztien saila: 5. Eulia

IKUSTEKOA ZEN TABERNARA sartzean zekarten aurpegia. Bikote haren begietan nahasten ziren nekea, beldurra, etsipena eta lo falta itzela. Neu bakarrik egon izan banintz jakingo nukeen nolako harrera eman. Nola lagundu euren etsipena baretu zedin. Baina arrats parterako hemen zegoen jadanik … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment

Etxeko piztien saila: 4. Ardia

HIK HEUK, Errekontako mendi-lepo miresgarrian kokatuta, belaze zabala besterik ez duk ikusten. Ikusten duk zuhaixka bat bakarturik dagoena, baina ez haiz gauza zuhaixka horren egoera nolakoa den hautemateko, ez dakik zenbat pairatzen duen zuhaixkak haizea, ea amesten duen basoaren edo … Continue reading

Posted in Komunitatea | Leave a comment