Category Archives: Sinadurak

“Olatu batera igotzea elkarrekin”

Honela dio Txakur Gorriaren lanen kreditu orrietan: “Txakur Gorria autoedizioa lantzen duen sormen taldea da, lau emakumek osatua. Sortzen zaigun lehen ideia plazaratzera iritsi arteko prozesuko pausu guztiak modu kolektiboan ematea dugu helburutzat. [...] Ez dugu zain egon nahi.” Autoedizioa … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Maixa Zugastiren kolaborazioa: “Piktogramak”

Lehengo irailean, lau urteko mutiko ilehoria gerturatu zitzaidan kafe makinaren ondoan zain nengoela. Negar-malkotan, ostikoka, bere burua lurrera jaurtitzen zuen haserre bizian. Harridura bainoago gupida sortzen zuen inguruan, baina haren zaintzailea, Estitxu, lasai zegoen. Iraileko ikasle berriaren kasketaldia zirudiena ez … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Jon Barberenaren kolaborazioa: “Ikusiezinak eta ikusezinak”

Antibiotikoen erabilera egokia bideratzeko kanpaina martxan paratu berri da Nafarroa Garaian. Ana Beltranek, PPNko hautetsiak, gai horren inguruan biztanleak sentsibilizatzeko hedatu diren kartelak direla eta, hautsak harrotu ditu Twitterreko bere kontuan. Bertan, Nafarroako Gobernua euskara inposatzen dabilela adierazi du eta, … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Alexander Martinez Iturriaren kolaborazioa: “Do you understand?”

Oharra: Iraume Euskal Herriko metropoli nagusia dugu, gertu eduki arren ezezaguna zaiguna. Hilean behin kolaboratzaile ezberdin batekin aterako naiz Iraumetik paseoan, eta bien arteko elkarlana izango da artikulua. Hilabete honetan Gloria López argazkilaria izango dugu bidelagun, bere ideia, hausnarketa eta … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Aintzane Galardi: “Fikzioa egin daiteke poesian, istorio bat kontatu edo beste ahots batekin hitz egin”

Iruña Hiria Nazioarteko lehiaketako euskarazko atala irabazi zenuen iaz. Sari horrek eman dizu zure laugarren poema-liburua argitaratzeko aukera. Hilabete batzuk lehenago Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen duen Xabier Lete lehiaketara aurkeztu nuen lan hau. Juanjo Olasagarrek irabazi zuen. Hala ere, pozik … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

“Artea eraikia da eta denok dakigu eraikia dela, baina, ez bagara konturatzen Teleberria ere eraikia dela, gaizki gabiltza”

Artea fikzio ote den, horixe galdetu duzu liburuaren hitzaurrean, eta, ondoren, elkarrizketetan, esan duzu arteak gainditu egiten duela fikzioaren eta ez-fikzioaren arteko dikotomia hori. Nik hauxe galdetu nahi nizuke, ordea: historia egiteko modu bat al da artea? Milan Kunderak badauka … Continue reading

Posted in ga-Elkarrizketak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Literatura distopikoaren berpiztea

Azkenaldian, kultura-munduan genero distopikoa berpiztu egin dela entzuten da behin eta berriro. Zinema-aretoetan eskaintzen diren filmen edo telesailen katalogoa ikusi besterik ez dago: Mr. Robot, Black Mirror, Terra Nova, Alphaville, Gatacca, Matrix, Elysium, Equilibrium, What happened to Monday?, The Zero … Continue reading

Posted in ga-Erreportajeak, Gatzetan gordeak, si-Elkarrizketak / Erreportaiak, Sinadurak | Leave a comment

Iratxe Ormatza Imatz-en narrazioa: “Eginkizun”

Mendian gora ibiliko dira, honezkero, Jon, Luka eta Luzia, pozik. Pantailari atxikita ditu begiak Lidek; baietz esan behar duelakoan dago hondinokarren, eskaeren iturriak zabalik segitu dezan. Larunbat goiza da, eta burmuinak ez dio horren ondo erantzuten: gehiegi eskatu dio, seigarren … Continue reading

Posted in si-Sormen lanak, Sinadurak | Leave a comment

Peru Iparragirreren hirugarren eta azken kronika: abenduak 9

Azokaren bestaldea eta bestondoa Bestaldean hasi dut gaurko eguna, sasi-saltzaile, Susaren standean. Kronikak irakurri dituen edonor ohartuko zen honezkero badudala lotura Susarekin, lehendik ere ez bazekien inork. Hauxe argipena: Azokara etorri nintzen lehen aldian Susako jendearekin etorri nintzela esango nuke, … Continue reading

Posted in Albisteak, si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment

Peru Iparragirreren bigarren kronika: larunbata, abenduak 8

Txaloak eta kultur politika Autobusa Landakora gerturatu ahala agertu zaigu begien bistara Ahotsenean Gatibuk eman behar zuen kontzertua ikustera sartzeko zegoen ilara luzeegia. Palentinora joan naiz zuzenean, gosaltzera. Kafe hutsa eta gurineztatutako opil bat. Azukrea bota behar izan diot kafeari, … Continue reading

Posted in si-Iritzi artikuluak, Sinadurak | Leave a comment